Sagardoaren lurraldea

El día de San Roque sigue reuniendo a mucha gente

Descripción

Eventos / otros / día de San Roque / ermita de Santiagomendi / comida popular / pollo y sidra

otros evento

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2013-08-19
  • Clasificación: 5.8. Otros
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-004138

Texto completo

Giro ederrean ibili ziren bai Santiomendiko ermitan eta baita Aranon ere. Meza, bazkaria, musika eta dantza ez ziren falta izan. san roke eguna izan zen ostiralean eta urtero bezala, festa antolatu zuten bai santiomendiko ermitan eta baita aranon ere. bietan, jende ugari elkartu zen eta giro ederrean ibili ziren. santiomendin, mezaren ostean, astigar taldeko dantzariek emanaldia eskaini zuten eta ondoren oilasko jatea egin zuten, sagardoak lagunduta. festa bukatzeko, alaiki musika taldearen emanaldia izan zen. aranon, ohi bezala, txistularien doinura ibili ziren. eta modu berean joan ziren herritik san rokeko ermitara, esteban irurzunen meza entzutera. meza bukatzean, pelota partiduarekin gozatzeko aukera izan zen. andoaingo eskudero pelotariak 22-19 irabazi zion aginagako errastiri. ondoren, bazkari herrikoia egin zuten kontsejupen. festa agurtzeko, agur jaunak kantatu zuten bertaratutakoek, txistularien laguntzarekin.