La sidra de Gipuzkoa en Alemania
Descripción
Sidra /Afpelwein Festival / Festival de la manzana y la sidra / Asociación de Sidra de Natural de Gipuzkoa / Frankfurt / sidra de Alemania / sidrería Iparragirre / 28 sidrerías / Gipuzkoako sagardo dasteketa
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2013-08-13
- Clasificación: 5.8. Otros
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-004134
Texto completo
Egunotan, Afpelwein Festival sagarra eta sagardoaren inguruko festa arrakastatsua izaten ari da Frankfurten eta bertan dira Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko 28 sagardogile. 2013/08/13 - Asteartea Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko hainbat sagardogile Frankfurten daude (Alemania) Hessen inguruko sagardo mundua ezagutzen eta Afpelwein Festival festan parte hartzen. Alemaniako eskualde hori sagardo produktore haundia da eta sagarra eta sagardoaren inguruan Frankfurten antolatzen den festa horrek izugarrizko arrakasta du. Festibala abuztuaren 9tik 18ra da eta festa hori ikusi eta bertan parte hartzeaz gain, inguruko sagastiak, sagardotegiak eta sagardo mundua ezagutzeko aprobetxatuko dute bertara joan diren 28 sagardogilek. Dastaketa komentatua Gipuzkoako sagardogileak abuztuaren 8an iritsi ziren Frankfurtera eta egun horretan bertan, dastaketa komentatua egin zuten Gipuzkoako eta Hessengo sagardoen artean. Horrez gain, Afpelwein Festival osoan, Gipuzkoako Sagardogileen sagardoak probatzeko aukera izango da. Esperientziak trukatzen Bisita honekin, orain urtebete Hessengo sagardogileek Gipuzkoara egindako bisita bueltatu diete, helburua izanik, harremanak estutu eta elkarrekin esperientziak, jakintza eta proiektuak elkatrukatzea.