Sagardoaren lurraldea

Este año también las fiesta del Puerto a tope de actos: música, juegos, deporte rural…

Descripción

Eventos / otros / Fiestas del Puerto / programa / música / deporte rural / juegos / degustación de sardinas y sidra

otros programa evento deportes rurales música

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2013-08-23
  • Clasificación: 5.8. Otros
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-004133

Texto completo

Bi nobedade dituzte aurten, Portuko jaiek: Kalez Kale Kantariko kideen emanaldia eta Paolla eta Azkonobietaren zaldien arteko dema. Musika ez da faltako, ez egunez, ez gauez. Eta txikienek ere izango dute zerekin disfrutatu. Sagardo lehiaketak eta asto lasterketak erakarriko dute aurten ere, jendetza. hiru egunez san joan txiki jaiek alaituko dituzte portuko kaleak eta bizilagunak, eta gerturatzea erabakitzen duten herritar guztiak. eguerdiko 12:00etan hasiko dira festak gaur eta igande gauera arte luzatuko dira. bi nobedaderekin datoz aurten, san joan txiki jaiak: batetik, kalez kale kantariko kideen emanaldia; eta bestetik zaldi dema paolla eta azkonobietaren zaldien artean. bi ekitaldi berriek ukitu berezia emango diete festei, baina urteroko ekintzarik ere, ez da faltako: asto lasterketa, sagardo dastaketa... musikarekin lotura duten festak egunez eta gauez, edozein momentutan du musikak tartea, portuko festetan. gaur azken orduan izango da kontzertua, hernaniko hiru talderen eskutik: dirty eyes, bh roja eta despervicio. kalez kale kantariko kideen emanaldia izango da, bihar, nobedadeetako bat. euskal abesti tradizionalak kantatu ohi ditu herritar talde honek, izenak berak dioen moduan, kalez kale. kasu honetan portuko plazan abestuko dute, eta nahi duten guztiek izango dute, beraiekin batera kantatzeko aukera. berezia izango da biharko emanaldia, eta ez portun estreinekoz abestuko dutelako, emanaldia gauez izango delako baizik. emanaldia bukatuta, euskal kantuek segida izango dute larunbatean. jarraian, beste talde hernaniar baten emanaldia izango da: laiotzena. moda modan dauden abestiak kantatzen dituzte; baina baita lehengoak ere, denen oroimenean geratu ziren haiek. festa giroa nahi duenak beraz, badu aukera, san joan txiki jaietan. txistularien dianak esnatuko ditu goiztiarrenak igandean, portun. 09:30etan hasiko dira ekitaldiz betetako eguna girotzen. eguerdian, 12:00etan, bertso eskolako bertsolariekin tarte atsegina pasatzeko aukera izango da. eta musikak, iluntzean izango du jarraipena. dantzaldia antolatu dute laket taldearekin; 19:30ak aldera hasiko dira, eta gauerdira arte luzatu, festak bukatu arte, alegia. lehiaketa eta txapelketak, egunero portuko bizilagunek ez dute lehiaketarik behar, balkoiak apain-apain izateko. udaberria iritsi bezain pronto hasten da auzoa kolore eta usain atseginez betetzen. san joan txiki festetan bizilagunen afizio hori saritu nahi dute, eta urtero, lorontzi polittenari ematen diote saria. auzotarrek 18:00etatik aurrera aterako dituzte lorontzi ederrenak kalera, eta epaileek ez dute lan erraza izango, irabazlea aukeratzen. eta lorontzi lehiaketa ez da san joan txiki jaietarako antolatu duten bakarra. bihar bertan, punteria onena dutenen arteko lehiaz gozatzeko aukera izango da, tiro karabina txapelketarekin; eguerdiko 13:00ak inguruan hasiko da. arratsaldean berriz, muslariek dute zita, 16:00etan, shangay tabernan. azkenik, toka eta bote txapelketa igandean jokatuko da. 39garren edizioa izango da aurtengoa, eta urteroko zitan elkartuko dira auzoko eta herriko zaleak. sardin jatea eta sagardo dastaketa, denen gozamenerako janak eta edanak beti du harrera ona euskaldunen artean eta horren adibide da, urtetik urtera, portura gerturatzen den jendetza. bi ekitaldik markatzen dute diferentzia: batetik, gaur 20:30etan antolatu duten sardin jate herrikoiak; 23garren edizioa izango da aurtengoa. eta bestetik, igandeko sagardo dastaketa eta lehiaketak. altzueta, oialume-zar, olaizola, eula, akarregi, alberro, elorrabi, iparragirre, artola, itxasburu, otsua-enea eta rufino sagardotegiek hartuko dute parte eta saria, zapore, kolore, usain... onena duenak eramango du, aurten ere. eta sabel kontuekin jarraituta, larunbatean goiz-goiz esnatzen direnek baratxuri zopa hartzeko aukera izango dute; eta oraindik lotara joan ez direnentzat ere, ez da plan txarra izango. kirolak ere badu tartea: pelota partidua eta zaldi dema, aurtengo eskaintza kirolak ere urtero izan ohi du tartea portuko festetan. aurten bi ekitaldi antolatu dituzte, biak igandean. eguerdiko 12:00etan, indarrak neurtuko dituzte paul ojuelek eta eñaut esnaolak, auzoko pelotaleku txiki bezain berezian. arratsaldean berriz, aurtengo beste nobedadeak jarriko du saltsa: zaldi demak. tradizoa edo ohitura ari da bihurtzen zaldi dema, eta imanol paollak eta azkonobietak plaza berria izango dute aurten, deman aritzeko: portu. 19:00etan hasiko da ikuskizuna, 800 kiloko harriarekin. zazpi astoren gainean auzoari buelta, 62garren urtez asko dira portuko san joan txiki jaiak berezi eta ezberdin egiten dituzten ekitaldiak; baina guztietatik batekin geratu behar izanez gero, asto karrera izango litzateke aukera hori. 1951garren urtean egin zen aurreneko aldiz, eta ordutik, espektakuluak eta ikusminak bizirik jarraitzen du, urtetik urtera. jendez gainezka izaten dira kale bazterrak, zazpi astoen buelta ikusteko. auzotarrak igotzen dira asto gainera, asko mozorrotuta, eta helburua, auzoari buelta ahalik eta azkarren ematea, beti ere, astoaren gainean! abuztuak 23, gaur 10:00, marrazki eta pintura lehiaketa. 11:00-13:30, haurren parkinga: puzgarriak, ohe elastikoak, parke txikia eta olla. 12:00, jaien hasiera suziriaren jaurtiketarekin. aldi berean, buruhaundi eta txistularien irteera auzoko txoko guztietan alaitasuna zabalduz. 13:00, auzoko gazteek egindako marrazkien erakusketa 16:00-19:00, haurren parkinga 17:00, haur jolasak: zaku karrerak, aulki jokoa, lokotxak, ura eta irinaren jokoa, etab. 18:00, lorontzi lehiaketa 20:30, xxiii. sardin jate herrikoia. 23:00, kontzertu ikaragarria: dirty eyes, bh roja eta despervicio. abuztuak 24, bihar 08:00, egunsentia, suzirien jaurtiketarekin. 08:30, baratxuri zopa goiztiarrentzat 11:30, haur jokoak: zaku karrerak, alki jokoa, lokotxak, ura eta irinaren jokoa, etab. 13:00, zinta lasterketa izugarrizko opariekin jarraian, tiro karabina txapelketa 16:00, mus txapelketa shangai tabernan ordu berean, esku lanak 18:00, lxii. asto lasterketa. 19:00, patxin eta potxin pailazoen ikuskizuna jarraian, denak afaltzera, gauerako indarrak hartzeko 00:00, kalez kale kantarikoekin euskal kantaldi herrikoia ondoren, dantzaldia laiotzekin abuztuak 25, igandea 08:00, egunsentia, suzirien jaurtiketarekin. 09:30, diana txistulariekin. 11:00, pelota partidu interesgarria: paul ojuel eñaut esnaolaren kontra. 12:00, meza auzoko hildakoen alde. 12:00, hernaniko bertso eskolako bertsolarien saioa. 12:30, sagardo lehiaketa. itxaso, maialen eta uxue trikitilariek alaituta. sagardotegi partehartzaileak: altzueta, oialume-zar, olaizola, eula, akarregi, alberro, elorrabi, iparragirre, artola, itxasburu, otsua-enea eta rufino. 13:00, xxxix. toka eta bote txapelketa. 14:30, bazkaria. 18:00, ainara dantza eskola eta dilshad dantza taldearen eskutik batuka, funky eta danza del vientre erakustaldia. 19:00, zaldi dema hernaniko imanol paollaren zaldia, eta urnietako azkonobieta baserriko zaldiaren kontra, 800kiloko harriarekin. jarraian, laket taldearen dantzaldia. 00:00, jaien amaiera laket taldearekin. zezen suzkoa. azken traka.