Sagardoaren lurraldea

Los segalaris levantaron mucha espectación

Descripción

Eventos / concurso de sidra / ganador el del caserio Elione / segalaris / concurso de patata tortilla

ocio caserío elione gastronomía concurso sidra segador

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2013-08-17
  • Clasificación: 5.6. Concursos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-004132

Texto completo

Oso lehia parekatua izan zen segan eta 20 segundoko aldearekin bakarrik irabazi zuten Mikel Garaialde eta Mikel Zumetak. «aurtengo jaia benetan oso giro ederrean joan da, jendea ibili da eta dena oso ondo atera da», azaldu diote kronikari pozik, santiomendiko amabirjin jaietako antolatzaileek. batez ere, jendetza bildu zen segalariak ikusteko. eta lehia parekatua eta polita izan zen. azkenean, 20 segundoko aldearekin mikel garaialde eta mikel zumeta nagusitu ziren. hori arratsaldean izan zen, baina egun osoko festarekin gozatu zuten santiomendiko auzotarrek. goizean baserriz baserri ibili ziren oilasko biltzaileak eta 10 oilasko bildu zituzten, besteak beste. eguerdi partean, sagardo txapelketara ere jende ugari gerturatu zen. aurten, elione baserrikoa izan da irabazlea. eta patata tortila lehiaketan berriz, begoña olaetxeak irabazi zuen tortila goxoenaren saria eta plazetxekoak presentazio onenarena. zaldi deman, berriz, zerainek 68 plaza egin zituen, garaialdek baino 2 gehiago. eta halaxe, giro ederrean joandako eguna, giro ederrean bukatu zuten, afaltzeko elkartu eta txiste kontalariarekin barre eginez.