Sagardoaren lurraldea

Ambiente incomparable el fin de semana en Aduna

Descripción

Eventos / Fiestas de Aduna / programa / desgustación de sidra / sidras Aburuza, Zabala, Petritegi, Satxota y Larrarte

sidrería aburuza aduna ocio degustación fiestas sidrería petritegi sidra sidrería zabala

Ficha

  • Autor: Núñez
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2013-08-13
  • Clasificación: 5.8. Otros
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-004104

Texto completo

Adunako Andre Mariaren Jasokundeko jaiak osteguenan hasiko dira. Egun horretan, Amabirjin eguna izanik, goizeko 07:00etan Diana izango da. 11:00etan berriz, Meza nagusia izango da. Ondoren, 12:00, Axeri dantzako kideek botako dute txupinazoa. Gero, umeen dantza eta Axeri dantza iragarrita dago. Arratsaldean berriz, 18:00etan, Herri kirolak izango dira eta 22:30ean, Ingo al deu? taldea. Bestalde, festa aurreko asteburuan jai giroa izan zen nagusi Adunan. Igandean, sagardo dastaketa egin zen plazan. Bertan, Aburuza, Zabala, Petritegi, Satxota, Larrarte, eta abar, sagardoak dastatzekoa ukera izan zen. Jende ugari hurbildu zen bertara eta sagardoaz gain, txorizo pintxoak izan ziren. 150 pertsona baina gehiago bildu ziren pilotalekura haragi gisatua eta txekor errea dastatzeko. Aipagarria da, Adunako jaietako lehenengo asteburuan kirola izan dela nagusi. Izan ere, larunbatean, Trans-Ernio Pelota Txapelketako finalak jokatu ziren. Adunako pilotari gazteen arteko partiduekin hasi zen jaialdia. Txapelketaz kanpoko partidua izan zen eta Inar Iparragirrek eta Lander Zabalak Iakes Ormaetxearen eta Eneko Lizerazuren aurka jokatu zuten, 12-16 emaitzarekin. Trans-Ernio finalak Ondoren, Trans-Ernio garraio kooperatibak babestutako txapelketako lau finalak jokatu ziren. Benjamin mailan, Gorka Ugartemendiak eta Unai Lizarribarrek 10-16 galdu zuten Iker Egiguren eta Josu Labakaren aurka. Alebin mailan, Unai Alberdik eta Mikel Unanuek 16-5 irabazi zuten Manex Albenizen eta Noah Unanueren aurka. Infantil mailan, Yerai Arrutik eta Enaitz Aizpitartek 18-8 irabazi zuten Iker Arandia eta Oier Zubeldiaren aurka eta, kadete mailan, Amets Aranzeta eta Unai Salegik 22-11 galdu zuten Ander Udapilletaren eta Beñat Belokiren aurka. Adunako frontoia guraso, senide eta herritarrez bete zen finalak ikusteko. Guztiek txalo zaparradak eskaini zizkieten finalistei tanto bakoitzean, baita partidu amaieran eta sari banaketan ere. Iñaki Lizasok, Adunako pelota eskolako irakasleak, eta Aitorrek banatu zituzten. Aurten Trans-Ernio Txapelketak 10. urteurrena bete du eta maila oneneko haur eta gazteek parte hartu dute bertan. Guztira 39 bikotek parte hartu dute Gipuzkoa osotik etorritakoak, besteak beste, Zizurkildik, Asteasutik, Altzotik, Adunatik, Andoaindik, eta abar.