Sagardoaren lurraldea

Mañana comienzan las fiestas de 'Andremari' de Zizurkil Goia y se prolongarán hasta el domingo

Descripción

Eventos / Fiestas de Zizurkil Goia / programa / degustación de sidra

ocio fiestas de andremari sidra zizurkil

Ficha

  • Autor: Imanol Arratibel
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2013-08-13
  • Clasificación: 5.8. Otros
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-004103

Texto completo

Amabirjinak, herriko festak, egun gutxi barrun hasiko dira. Hauek dira prestatu diren ekitaldiak: bihar abuztuak14, asteazkena, goizeko 07:00etan, Oilako biltzea. Parte hartu ahal izateko, nahitaezkoak izango dira brusa eta txapela gizonezkoentzat eta baserritar jantzia emakumezkoentzat. Arratsaldeko 13:00, festen hasierako suziria. Txapel Eguneko sortzaileek piztuko dute Iriarte Etxeko balkoian. Ondoren, oilasko biltzaileen dantzaldia. 19:00, Katerik gabeko bizikleta jaitsiera hilerritik plazaraino. Sariak: afari bana irabazleari eta lehen herritarrari. Gaueko 21:00, Herri afaria plazan. 00:00, Laiotz dantza taldea. Amabirjina Eguna Osteguna, Amabirjin eguna, goizeko 11:00, Meza nagusia. 12:00, Umeen pilota partidak Zimiterioan. 18:00, Herritarren arteko herri kirol lehia. Segan: Mendizabal-Lizarazu/ Loidi-Intxausti. Horrez gain, proba bat baino gehiago egin beharko dute herritarrez osatuko bi taldeek. Ondoren, sagardo dastaketa plazan. Bitartean, Gugaz taldeak alaituko du giroa. Gaueko 23:00, Bertsolarien saio nagusia: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jexux Mari Irazu, Amaia Agirre, Jon Maia, Amets Arzallus, Gai-jartzailea: Igotz Alkorta. Ondoren eta goizaldera arte, Gugaz taldea. Ostiralean, eguerdiko 12:30ean, Herri kirol erakustaldia: Harri jasotzen: Aimar Irigoien eta Beñat Telleria. Aizkoran: Jon Irazu-Joseba Otaegi /Iñaki Azurmendi-Mikel Larrañaga. 14:00, Jubilatuen eta herri-kirolarien bazkaria. Seitan herriko taldeak alaituko du bazkalondoa. Arratsaldeko 18:00etan, Idi probak Plazaberrin. Preso eta errefuxiatuen gaua. Gaueko 23:00, Korrontzi taldearen kontzertua Intxaur pilotalekuan. Ondoren eta goizaldera arte, Zesuma taldea plazan. Umeen eguna Larunbatean, Umeen eguna, 11:45, Kroserako izen-ematea. 12:00, Krosa.12:30, Buruhandiak. Ondoren, jolasak. 14:00, Bazkaria herriko umeentzat. 15:30-19:30, Puzgarriak, kart pista eta jolasak. 16:00, XXIII. Mus Txapelketa zentroan. Izen ematea: 15 euro/bikoteko. 22:30, Eskuz binako XI. Zimiterioko Pilota Txapelketa. Ondoren, Ai Ene taldea. Igandean, 12:30, Lorez jantzitako balkoi eta atari ederrenen erakusketa plazan eta sari banaketa. 17:30, Zizurkilgo VIII.Trikitixa txapelketa. Ondoren, Loatzo musika eskolako ikasleen emanaldia. Mozorro gaua: gai librea. 21:00, Oilasko afaria. 00:00, Gau pasa Trakets taldearekin. Goizaldera, sari berezia emango zaio mozorrorik onenari. Talde onenari eta bakarkako mozorro onenari: 300 euro.