Sagardoaren lurraldea

Hoy día grande de San Lorenzo

Descripción

Eventos / Fiestas de San Lorenzo / Berastegi / programa / degustación de sidra

ocio berastegi degustación fiestas sidra

Ficha

  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2013-08-10
  • Clasificación: 5.8. Otros
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-004099

Texto completo

Berastegiarrek ermitara hurbilduko dira goizean, bertan izango baita meza. Gero, festa giroa herrian jarraituko du. Gaur, Salontzo jaietako egun handiena ospatzen dute berastegiarrek, Lorentzo Donearen eguna hain zuzen. Goizean goiz, txistulari eta soinu joleek goiz deia egingo dute herriko kaleetan barrena. 9:30etan ospatuko da meza mendi tontorrean dagoen baselizan. Ia ordu berean, Montain bike igoera herrikoia egingo da baita ere ermitaraino. Hamaiketako goxoa ere eskeiniko du bertan Basurde Elkarteak. 11:30etan, Meza Nagusia San Martin parrokian, Perosiren obra kantatuarekin. Eguerdiko 12:30etan, jubenilen mailako 4terdiko pilota partidua eta afizionatuen pilota-partidak. Arratsaldeko 18:00etan, herri kirol jaialdia: aizkoran, Unai Otaño eta Jon Rekondo, Jexux Mari Mujika eta Iñaki Azurmendiren aurka. Tartean, Joseba Esnaola berrobitarraren harri-jasotze erakustaldia. Iluntzean, Herriko mutilen eskutik, San Joan dantzak eta helduen dantza soka. Eguna amaitzeko, gaueko 11etan Alurr dantza taldearen emanaldia eta Gugaz erromeri taldearen saioa. Kuadrilen eguna atzo Goiz partean, kuadrila bakoitzak tortila bana egiteko lanari ekin zioten. Behin egin eta gero, Felix Azpiroz, Arantxi Goñi eta Tere Apezetxearen lana izan zen, tortilla itxura politenekoa eta batez ere goxoena aukeratzea. Txekorixkoak taldearen tortilla izan zen saria eraman zuena. Bigarren saria Satardientzat izan zen eta hirugarren postuan Bagabiltzala taldea gelditu zen. Arratsaldeko, kuadrilen arteko jokuak ere, tarte polita pasaarazi zieten bertaratutakoei, izan ere, ez baitzen umore punturik ere falta izan. Sagardo dastaketa eta hortik aurrerako ekintzetan ere partehartze polita izan zen eta eguraldiak ere bere aldetik jarri zuela esan behar.