Sagardoaren lurraldea

El domingo los goizuetarras celebrarán el día del niño para el comienzo de las fiestas

Descripción

Eventos / Fiestas de Goizueta / día del niño / programa / probaketa de sidra / sidreros de Navarra y Gipuzkoa

ocio goizueta fiestas sidra

Ficha

  • Autor: Elisa Belauntzaran
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2013-08-08
  • Clasificación: 5.8. Otros
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-004095

Texto completo

Hilaren 14an, asteazkena hasiko dira Amabirjin jaiak Goizuetan eta igandera arte luzatuko dira aurtengoan Goizuetako jaiak ate joka dira. Ofizialki asteazkenean, hilak 14 hasiko diren arren, igande honetan umeen eguna ospatuko dute goizuetarrek. Egun horretan, goizeko 8etan Umore Ona Koruaren eskutik aterako dira auroroak. 9:30etan berriz, Irumaita txaranga kalez kale ibiliko da. Goizeko 11etan berriz, haurrak bertako jantziekin apaindurik Mezara joango dira. Gero, 12:30etan, pilota partidak izango dira pilota eskolako gaztetxoen eskutik. Arratsaldeko 2etan beriz, haurren-tzako bazkaria antolatuta dago ikastolan. Gero, arratsaldeko 5etatik aurrera, Lastur etxearen eskutik xexenak eta poniak izango dira. 6etan, indarrak berreskuratzeko haurren-tzako berendua iragarrita dago. Eguna ongi bukatzeko espuma festa iragarrita dago 18:30etatik aurrera eta ondoren, dantzaldia Aierrik taldearekin. Asteazkenean berriz, gazte eguna eta Amabirjin bezpera izango dira Goizuetan. Goizeko 11:30etan ikurriñari omenaldia udaletxe aurrean izango da. 12etan berriz, jaiei hasiera emango dien txupinazoa piztuko dute. Segidan trikitilariak, erraldoiak eta buruhandiak aterako dira. Birindisa herrira txoznan egingo da. Arratsaldeko ordu batean gazte poteoa iragarrita dago. 14:30etan berriz, bazkaria egongo da. Dagoeneko txartelak salgai daude Amaianen 12/15 euron truke. Arratsaldeko 6etan berriz, karroza express izango da. Umore Ona peñaren irteera 19:30etan izango da ikastolatik. Iluntzeko 8etan gazte txupinazoa izango da. Gaueko 12etan, Gabezin taldearekin dantzaldia iragarrita dago, txaranga aterako ondoren. Gaztetxean, DJ Oattolo gauerditik aurrera. Amabirjin egun handia Ostegunean, Amabirjin egunean, goizeko 7etan Tolosako dultzaineroak izango dira diana jotzen. Goizeko 8etan, entzierroa izango da Lasturko zezenekin. 10:30etan Meza nagusia eta ohiko prozesioa. 12:30etan pilota partidak iragarriita daude: gaztetxoen artean norgehiagokak. Ondoren, Lujanbio eta Etxegoien Urkizu Alberdiren bikotearen aurka arituko dira. 12:30etan erraldoiak eta buruhandiak aterako dira. Arratsaldean, 6etan, zezenak Lasturen eskutik.Berstolariak hai librean arituko dira 19:30etatik aurrera. Oholtza gainean, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Xabier Silbeira izango dira. gaueko 10etan berriz, afari herrikoia izango da elkartean. Goizaldeko 1aean kalejira egingo da. Hori bai, 22etatik 2etara dantzaldia egongo da Itzartu taldearekin. Ostiralean, bakailo lehiaketaren hasiera izango da 12etan eta 13a aldera lehiaketako epaimahaiaren emaitza ezagutzera emango da. Ondoren, txaranga aterako da ikastolako tabernatik. Arratsaldean X. mus txapelketa jokatuko da Ixkibin. 6:30etan berriz, Umore Ona dan-tza taldearen emanaldia eskolako frontoian izango da. Gauerdian, dan-tzaldia Laiotz taldearekin. Ondoren, txaranga. Gaztetxean 12etatik aurrera, Emone ta Gibelurdiñek taldeen kontzertua izango da. Larunbatean goizeko 11etatik aurrera haurrentzako puzgarriak egongo dira haurrentzat eskolan. 11:30etan toka txapelketa heldue ta harurentzat. 12etan berriz, Nafarroako eta Gipuzkoako sagardoegile onenen parte hartzearekin sagardo probaketa izango da plazan. 4etatik 6etara haurrentzako pugazrriak. Arratsaldeko 6etan zezenak Lasturen eskutik. 19:30etan afizionatuen pilota partidua Errandonea Olaizola Mitxelena eta Martinezn aurka. Aspe eta Asegarcekoen arteakoa izango da. Apezetxea eta Olaizola I Olazabal eta Peñagarikanoren aurka arituko dira. Gauerditik aurrera, Laiotz taldearekin dantzaldia izango da eta ondoren txaranga. Gaztetxean 12etatik aurrera Dj Bull izango da. Igandean hilak 18, jaietako azken egunean, entzierroa izango da 8etan. 12:30etan peñaren irteera izango da ikastolako tabernatik. 13ean, pilota partida aranoarren eta goizuetarren artean. 3etan, Umore ona peñaren abzkaria izango da. 5ak aldera, peñaren kalejira txarangarekin eta ondoren zezenak. Ongi bukatzeko Gabezin taldearekin dantzaldiaeta txaranga izango dira.