A punto de llegar las fiestas de Andre Mari de Hernialde
Descripción
Eventos / Fiestas de Andre Mari de Hernialde / programa / degustación de sidra
ocio fiestas de andremari degustación hernani sidra
Ficha
- Autor: Núñez
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2013-08-08
- Clasificación: 5.8. Otros
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-004094
Texto completo
Astebete geratzen zaie Hernialden Andre Mari jaiei hasiera emateko. Aurten abuztuaren 14an, asteazkena emango zaie hasiera Udaletxeko balkoitik botako den txupinazoarekin. Mozorro eguna izango da eta horregatik zagi-ardora mozorroturik joan beharko da. Gauean jolasak eta musika egongo dira. Hurrengo egunean, hilak 15 Andre Mari Eguna, Meza Nagusiarekin hasiko da egitaraua eguerdiko 12:00etan. Ondoren hamaiketakoa egingo da herriko elkartean. Arratsaldean, 18:30etan herri kirol saioa izango da herriko bi talderen artean Larrañaga eta Loidi-Saletxe bertsolariekin. Ondoren Laja eta Larrañaga trikitilarien saioa izango da goizaldera arte eta afal ondoren, V. Mus Txapelketa herrikoia. Ostiralean, abuztuaren 16an, umeen eguna izango da eta goiz guztian puzgarriak egongo dira. Herriko haurrek bazkaria izango dute eta arratsaldean I.go Txirrindulari igoera herrikoia antolatuko da haur eta gazteentzat. Jarraian haurren eta gurasoen arteko futbol partidua jokatuko da. 18:00ak aldera Poxpolo eta Konpainiak ikuskizuna eskainiko dute eta ondoren tortilla patata lehiaketa egingo da. Jarraian zagi-ardoa eta Nonnahi taldearen emanaldia. Larunbatean emango zaie amaiera Andre Mari jaiei Hernialden. Eguerdian Sagardo dastaketa egingo da frontoian txorizo pintxoekin. Arratsaldean herriko dantzariek emanaldia eskainiko dute plazan eta iluntzean herri afaria izango da frontoian. Jaiak agurtzeko Kupela taldearekin erromeria izango da.