Hoy abrá la posibilidad de degustar la sidra de cuatro sidrerías
Descripción
Eventos / Fiestas de San Esteban de Larraul / degustación de sidra / bertsolaris / programa de las fiestas
ocio bertsolarismo degustación fiestas larraul sidra
Ficha
- Autor: Núñez
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2013-08-04
- Clasificación: 5.8. Otros
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-004091
Texto completo
Larraulgo San Esteban jaiak giro ezin hobean hasi ziren Pello Joxeperen jaitsierarekin ostiralean. Atzo, eguneko ekitaldien artean, haurrentzako jolasak antolatu ziren plazan. Herriko haur eta gazteak hainbat jolasetan parte hartzeko aukera izan zuten, besteak beste, aulki jokoa eta zapi jokoa. Arrastaldean berriz, herri kirol jaialdi bikaina egon zen herritarren artean. Gero, giro alaia zabaldu zen kantu poteoa egin baitzen Larraulen. Gauean, parte hartze handia izan herri afarian Herri Ostatuan. Gero,d antzaldia egon zen DJ Txokorekin. Goizaldera berriz, platano dantza egin zen eta gero indarrak berreskuratzeko batxuri zopa baantu zen. Gaurko egitaraua Gaur igandea, abuztuaren 4an, goizeko 11:00etan gazteen arteko esku pilota partiduak jokatuko dira. Eguerdian, Julen Urruzolak eta Jon Urbietak Xabier Urbieta eta Gaizka Iruretagoienaren aurka jokatuko dute. Jarraian, 13:00etan sagardo dastaketa izango da. Aburuza, Zabala, Gaztañaga eta Sarasola sagardotegietako sagardoak dastatzeko aukera izango da. Ondoren, 13:30etan, toka txapelketa antolatuko da. 15:00etan paella herrikoia izango da. Arratsaldean, bertso jaialdia izango da Iker Zubeldia, Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi eta Amets Arzallusen parte hartzearekin. Herriko bertso taldeak jarriko ditu gaiak. Ondoren, 19:30etan Laja eta Larrañaga trikitilarien emanaldia hasiko da.