Sagardoaren lurraldea

Es para estar contento el número de personas que han estado disfrutando de las fiestas

Descripción

Eventos / Sagardo Eguna /Azpeitia / Fiestas de Azpeitia / balance de las fiestas

azpeitia evento sagardo egunak

Ficha

  • Autor: Alex Silva
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2013-08-04
  • Clasificación: 5.2. Días de la sidra
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-004090

Texto completo

Mikel Ibarzabal Jaietako Udal Batzordeburuak balantze positiboa egiten du. «Jende gaztea plazan dantzan ikusteak poztu nau ikaragarri» dio Ibarzabalek . Astearteko txupinazoaren eztandarekin batera lehertu zen festa Azpeitian. Marea Arroxak kaleak hartu zituen eta bere kolore eta doinu alaiez kutsatu zituen herritar zein kanpotarrak. Ostiralean, ordea, askoren penarako ere jaiak amaitu ziren, eta amaitzearekin batera balantze eta balorazioak egiteko unea iritzi zen. Udaletxean festen ondorengo bestondoa nabaria da oraindik Mikel Ibarzabal zinegotziak eta Jaietako Batzordeburuak Saninazioen inguruko iritzia plazaratzen duen bitartean. Ibarzabalen ahotan poza da nagusi Udal gobernuaren partetik. Jaiak arazo handirik gabe pasa dira, jendetza ikaragarria ibili da kalean eta «parte-hartzea sekulakoa izan da». Eguraldiaz galdetuta garbi du erantzuna «eguraldia lagun izan dugula ezin da zalantzan jarri, dena den, une batzuetan bero gehiegi egiten zuela ere esango nuke; lipotimiak ere egon baitira». Udaletik garbi dute egindako lan guztiak merezi izan duela, baina gogoratzen dute jaiak ez dituztela beraiek bakarrik atera aurrera. Horregatik, parte hartu duten kultur talde, eragile, lagun eta norbanako guztiei eskerrak ematen dizkiete Udalaren izenean, baita Umeen eguneko bazkaria posible egin zuten BM supermerkatuei, Eroski supermerkatuei eta Errotaundi okindegiari. Santiyo eguna kuttun Saninaziyotako jai egun bat aukeratzeko eskatuta, «ez didazue lan erraza jarri» dio Ibarzabalek, baina onartzen du Santiyo eguna duela kuttun. Sagardo eguna, ganadua zelai-luzen egotea, euskal giroa, dan-tzak. jaiaren hasiera izateak egiten omen du berezi egun hori. Lehendakaria Azpeitira etortzen den eguna ere esperotakoa izaten da herritar askorentzako. Egun hori ere aprobetxa izaten dute batzuek agintariei beraien eskaerak helarazteko. Horren adibide dira Herrirak eta Corrugadosekoek entregatu zituzten dokumentuak. Iñigo Urkullu lehendakariaren, bisitak, ordea, zeresana eman du aurten. Azken lau urteetan, Lopezen gobernuan, Lehendakaria ez zen herrira etorri, baina Urkulluk sozialisten gobernuak sortutako ohitura gainditu eta Loiola bisitatu zuen Saninazio bigarrenean. Batzuek asko esperotako bisita bada ere, beste batzuentzako, berriz, guztiz kontrakoa. Lehendakariak jasotako irainak markatu zuten eguna. Horren harira, Ibarzabalek ez du baloraziorik egin nahi, baina argi-tzen du «politikook askotan jasan izan behar ditugu horrelakoak, ez da gustuko egoera inorentzako». Baina istiluak istilu, bada aurten, zinegotzi azpeitiarra liluratu duen zerbait. «Urteak ziren azpeitiarrak dantzan ez nituela ikusten. Jendea lotsatu egiten da plazan, baina aurten asmatu dugula esango nuke. Olazko Amaren enparantzan jo zuten euskal taldeek gazteenek ere dantzan jarri zituzten, pozgarria da hori, benetan». Aurtengo jaiek, beraiek bilatu ez badute ere, izan dute beste berezitasun bat: Gipuzkoako zezenketa bakarrak izan dira Azpeitikoak. Donostiak jakinarazi du aurtengo Aste Nagusian ez dela zezenketarik egongo. Beste zenbait herrietan zekorketak antolatuko badira ere, Azpeitikoak izan dira, beraz, Gipuzkoako aurtengo zezenketa bakarrak. «Ni izan naiz zezen plazan, eta espero moduan joan da. Jendea gustura, antolatzaileak ere. Ikusle frantses asko egon da, eta horrek plaza bete du». Zezenketen aurkako presiorik ez duela nabari dio zinegotziak eta ez dela horrelako «polemiketan» hastearen zalea. «Aldekoak eta kontrakoak errespetuz bizi behar dugu. Plazan jenderik ibiltzen ez denean, ziur kenduko dira zezenak Azpeititik, beste gauza askorekin egin den moduan, bitartean, elkarri errespetua zor diogula deritzot».