Olagarro y Herrira se han undi para hacer txotx el sábado
Descripción
Eventos / VIII Sagardo Eguna / Hondarribia / degustación de sidra / txotx / Olagarro Kultur Elkartea / Hondarribiko Herrrira Bilgunea / sidreros
ocio hondarribia sagardo egunak sidra
Ficha
- Fuente: oarsobidasoa.hitza.info
- Fecha: 2013-07-24
- Clasificación: 5.2. Días de la sidra
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-004072
Texto completo
Larunbat arratsalderako, hilak 27, VIII. Sagardo Eguna prestatzen ari dira Olagarro Kultur Elkartea eta Hondarribiko Herrira Bilgunea. Ohi bezala, Santiago kalean egingo da eta zazpi ekoizleren sagardoak datatzeko aukera izango da. Antolatzaileen helburua, “Hondarribiko biztanleei zein udatiarrei gure kulturaren parte bat ezagutaraztea da, giro euskaldun batean murgiltzea eta jendeak ondo pasa dezala”. 18:00etan hasiko da larunbateko Sagardo Eguna, baina festa giroa ordu erdi lehenagotik behintzat egongo da Portuan, ordu horretatik aurrera ariko baitira trikitilariak txotxerako deia zabaltzen. Seietan, bertso batekin irekiko dute Hondarribiko Sagardo Egunaren ekitaldia eta hiru orduz, 21:00ak arte, zazpi kupeltegien artean bakoitzak gustukoen duen sagardoa aukeratzeko modua izango da. Asko edateak gorputzari kalte egin ez diezaion, pintxoak izango dira jateko. Hala, bost eurorekin edalontzia erosi eta nahi adina edateko aukera izango da, baita pintxo bat jateko ere, prezioaren barruan. Olagarro eta Herrira Zortzigarren aldia da Olagarrok sagardo festa antolatzen duena. Aurten, baina, Hondarribiko Herrirak lagundu dio antolaketan eta, hori horrela, gatazka politikoaren konponbiderako urratsak galdegiteko baliatuko dute larunbat arratsaldeko ekimena. “Euskal preso politikoen aldeko aldarria egin nahi dugu, presoen eskubideak zeintzuk diren azalduz eta pairatzen duten dispertsio politika hiltzailea salatuz. Presoek ere, Euskal Herriak bizi duen bake prozesuan parte hartzeko eskubidea dute eta hori aldarrikatu nahi dugu”, adierazi dute Herriratik. Gaueko bederatzietan bukatuko da Hondarribiko VIII. Sagardo Eguna, baina nahi duenak aukera izango du sagardoa dastatzen jarraitzeko, Portuko ostatuetan. Hondarribiko Sagardo Eguna. Sagardotegiak Beko Errota Garziategi Larre Gain Lizeaga Petritegi Oialume zar Ola