La sidra protagonista en Astigarraga
Descripción
Eventos / Santa Ana / Sagardo Eguna / Astigarraga / degustación de sidra / deporte rural / artesanía / Santio Jaiak/ programa
arte astigarraga degustación programa evento deportes rurales sagardo egunak santa ana fiestas de santiago
Ficha
- Autor: Aitziber Muga
- Fuente: Noticias de Gipuzkoa
- Fecha: 2013-07-27
- Clasificación: 5.2. Días de la sidra
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-004071
Texto completo
Atzo Euskal Herriko Sagardo Egunik zaharrena ospatu zen Santa Ana egun bero baten harira. Astigartar eta bisitariak hogei ekoizleen sagardoa dastatzen. (A. M.) gIRO aparta atzokoa Astigarragako festetan. Ohi bezala, Santa Ana egunean, uztailaren 26an, Sagardo Eguna ospatzen da herrian eta bertan, Astigarraga eta inguruko hogei bat sagardogilek beren sagardoa eskaini zuten. Atzo egindako beroarekin zintzurrek edari freskagarria eskertzen zuten. Gainera txorizo pintxoen usaina antzematen zen. Foru plazan astigartarrek eta baita bisitari askok egunaz disfrutatu zuten eta ordu gutxitan zenbait ekoizleen botilak amaitu ziren. Antolatzaileek jakitera eman zutenez, 2.000 botila jarri ziren dastatzeko. "Sagardo guztiak oso onak daude", animatu zuen idi demen esatariak. Izan ere, 1976. urteaz geroztik ospatzen den Astigarragako Sagardo Egun hau, Euskal Herria osoan ospatzen diren guztien artean zaharrena da. Bestalde, Foru plazan ere bai, baina udaletxeko arkupetan, artisau gozogileak jarri ziren. Jendeak ere ez zien muzin egin beste gozamen hauei eta tarta eta erroskila ugari saldu zituzten. Santa Ana eguna baserri munduko festa da. Gauzak horrela, eguneko lehenengo ordutatik Iturengo joaldunak ibili ziren zintzarriak mugituz, baita Estanga trikitilariak eta Xabier Zeberio eta Aitor Mendizule bertsolariak ere. Jende andana bildu zen Rafa Irarreta, Retegi eta Matxainen idi pareen lehiaketa ikusteko. Herriko elkarteen bazkarien ondoren herri kirolak, euskal dantzak, ume jolasak, berbena, dantzaldiak eta abar izan ziren. Santioak Bi egun gehiago Bihar emango zaie bukaera bost egunetako Santio jaiei. Alabaina, gaur, bereziki haur eta gaztetxoentzat, ekitaldi ugari egongo dira: saskibaloia, paintball, magia ikuskizuna, tailerrak eta puzgarriak... Biharko egitarauan, ordea, berrikuntza ugari egongo dira. Esaterako, 17.00etan urritasun fisikoa duten kirolarien eskutik pala erakustaldia egongo da eta ondoren, Jose Luis Berakoetxearen oroimenezko IX. esku pilota jaialdia jokatuko da pilotalekuan. Beste nobedade bat 18.00etan Joseba Barandiaran plazan hasiko den Sienta la cabeza erakustaldia izango da, non ile-apainketa artistikoak egiten diren musikaren erritmoarekin herriko partehartzaile ausartenentzat. 23.00etan familia guztiak gustuko izango duen Piratas de Malpika su kalejira ikusteko aukera izango da Kale Nagusia eta Galtzaur elkargune artean. Amaitzeko, gauerdian Astigarragako II. Film Laburren Lehiaketako proiekzioa eta sari-banaketa egingo dute. Hurrengo jaiak Santiagomendi Igandean ez dira amaituko udara honetako herriko jai guztiak, abuztuaren 15 eta 16an Santiagomendi auzoak San Rokeak ospatuko baititu. Dagoeneko egitaraua itxita dute. Honela, Santuaren bezperan oilasko biltzaileen kalejira, bertako baserrien arteko sagardo txapelketa eta pintxo dastaketa, zaldi dema, auzo bazkaria eta herri kirolak izango dira, besteak beste. Ekitaldi guzti hauek auzoan burutuko dira. San Roke egunean, aldiz, ekimenak Done Jakue ermitaren ondoan egingo dira. Hasteko meza egongo da eta ondoren Astigar taldeko dantzariek saio bat eskainiko dute. Indarrak berritzeko Labeleko oilasko jatea egingo da. Txartelak abuztuaren 1etik aurrera Ikatza tabernan salgai ipiniko dira. Amaitzeko, Alaiki musika taldearekin dantzaldia egongo da. Bestalde, abuztuaren 23tik 26ra Ergobia auzoko jaiak ospatuko dira. gaurko egitaraua • 10.00. Iker Ruizen Oroimenezko XIII. 3x3 Saskibaloi Txapelketa, kiroldegian egun osoan zehar. • 12.00. Paintball gunea eta Kinekt pantailak Erribera plazan. Diario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales. Haurrentzako puzgarri eta tailerrak Foru plazan. • 14.30. Gazte bazkaria, Gazte Asanbladaren txoznan. • 16.00. Paintball gunea eta Kinekt pantailak Erribera plazan. • 16.00. Puzgarri eta tailerrak. • 17.00. Bingoa Galtzaur elkartean. • 18.00. Apar festa Foru plazan. • 18.30. Sugarri show fanfarrea. • 19.00. Eriz magoa Norberto Almandoz plazan. • 23.00. Errimak oinetan. Haatik dantza konpainiaren ikuskizuna pilotalekuan. • 00.00. Txarantukada, perkusio eta metalen kalejira. • 00.00. Sorpresa, Eutsi eta Joxe Replay taldeak txoznan.