Sagardoaren lurraldea

La sidrería Oiharte va a llevar el 'Txootx!' de pueblo en pueblo mediante un txotx móvil

Descripción

Sidrería / sidrería Oiharte / Zerain / txotx móvil / de pueblo en pueblo / sidra natural

sidrería oiharte sidra sidrería txotx zerain

Ficha

  • Fuente: Noticias de Gipuzkoa
  • Fecha: 2013-07-02
  • Clasificación: 2.0. Sidrería
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-004066

Texto completo

Sagardotegietako txotx garai ofiziala amaiturik dagoen arren, badago oraindik aukera sagardo freskoa edateko txiritik. San Joan festak, Sanpedroak, Sanferminak… ate joka ditugun honetan Oiharte sagardotegiak Txootx!-a herriz herri, festarik festa eramango du, sagardo naturala herritar guztiei eskura jarriz, txotx mugikorraren bidez. Eta sagardo ekologikoa nahi izanez gero aukera hori ere badago. Oiharte Sagardotegiak asteburu guztietan irekitzen ditu ateak kupeletatik txotx egin ahal izateko Baina sagardoari loturiko eskaintza ez da hemen amaitzen. Izan ere, Zeraingo Oiharte sagardotegiak asteburu guztietan irekitzen ditu ateak kupeletatik txotx egin ahal izateko. 30 euroren truke bazkari eder bat egin daiteke bakailoa parrillan edo txuleta eder bat janez. Horrez gain, bisita gidatuak ere eskaitzen ditu larunbat eta igandero goizeko 11.00etan eta 12.30tan, 8 euroren truke. 5 euro talde bateko partaidea izanez gero. Erreserbak egiteko edo informazioa eskatzeko, 686299158 zenbakira deitu daiteke edo sagardotegia@oiharte.com helbidera email bat bidali. Honez gain, Zeraingo herrian ere badago aukera Gazta eta Sagardoaren Mendia ezagutzeko eta Idiazabal gazten kata bat egiteko, edota Burdiaren Meategiak bisitatu ondoren sagardotegian bazkari eder batekin eguna osatzeko. Oiharte sagardotegiak bertako sagarrarekin egindako kalitatezko sagardo naturala dastatzeko aukera eskaintzen du. Jateko, berriz, sagardotegiko ohiko menua du: bakailao tortila, bakailao frijitua, txuleta, eta postre gisa intxaurrak, Idiazabal gazta eta sagar dultzea. 2006an ireki ziren Oiharteko ateak sagardotegi gisa. Hala ere, aurrez, nekazalturismo bezala garai bateko sukaldeko goxotasunarekin lan ugari egin du. Oihartek aukera paregabea eskaintzen du lagun talde eta familia-giroan jaki gozoak eta sagardo naturala dastatzeko, urte osoan zehar. Betiere enkarguz, menu eta bazkari eta afari bereziak ematen dituzte taldeentzat (zortzi lagunetik gora), jaki eta edari onenak giro ezin hobean gozatzeko.