Un gentío en las fiestas de Astigarraga y Arano de este año
Descripción
Eventos / Santa Ana / Sagardo Eguna / Astigarraga / degustación de sidra / fiestas / degustación de sidra / fiestas de Arano
astigarraga degustación evento fiesta sagardo egunak santa ana
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2013-07-29
- Clasificación: 5.2. Días de la sidra
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-004062
Texto completo
Leporaino bete zen Astigarragako plaza, Santa Ana egunean. Arkume jateak eta azokak elkartu zuen jende gehien, Aranon. Eguraldia bikaina, Santio eguna festa eta asteburua ere tarteko. Faktore guztiak aldeko izan dituzte aurten, Santio jaietan. Jendetza ibili da bai Astigarragan eta baita Aranon ere. Egun guztietan izan da festa, baina izan dira egun klabeak, jende gehiago mugitu dutenak. Festak atzo bukatu ziren, bi herrietan. Herri kirolak, Astigarragan Bertakoak egunero ibili dira dantza, barre, bazkari eta algaran. Ingurukoentzat ordea, Santa Ana eguna izan ohi da preziatuena. Idi dema, azoka, sagardo dastaketa... goiz pasa joan ziren asko eta momenturen batean txiki geratu zen Astigarragako plaza. Asteburua klabea, Aranon Festak Santio egunean hasi baziren ere, ostiral eta larunbatean ibili da jende gehien Aranon. Ostiral arratsaldean azokak eta sagardo dastaketak mugitu zuen jendea; eta larunbatean, tradizioa bihurtzen ari den arkume jateak.