La sidra, el "Casco" histórico, el paseo en el monte…… propuestas de Hernani para atraer a los turistas
Descripción
Turismo / Hernani / Oferta turística / sidra / naturaleza / patrimonio histórico / visitas guiadas / valoración
ocio valoración visita hernani naturaleza sidra turismo
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2013-07-27
- Clasificación: 6.7. Pueblos
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-004061
Texto completo
Bertakoak eta Katalanak dira Turismo bulegoan, informazio gehien eskatzen dutenak; kanpotarrek ere, geroz eta gehiago bisitatzen dute Hernani. Ordutegia: lanegunetan, 10:00-14:00 eta 17:00-20:00; eta igande eta jaiegunetan: 10:00-14:00. Kostaldeak bakarrik ez, Gipuzkoako barrualdeak ere badu xarma berezia, eta turistak horren jakitun dira. Urtertik urtera gehiago dira Hernani bisitatzen dutenak; uztaila hasi zenetik 270 lagunek eskatu dute informazioa Biteri ondoan dagoen Turismo Bulegoan. Maria Eizagirre egoten da bertan, gomendioak eman eta eskatzen dioten leku edo txokoen inguruko informazioa ematen. Bisitari kopurua, bikoiztu Bost urte dira Turismo Bulegoa udan martxan jarri zutenetik. Orduko datuekin, 2008koekin, alderatuz gero, bisitari kopurua bikoiztu egin dela dio Eizagirrek: «150 lagun inguruk eskatu zuten hasiera hartan, informazioa. Orain badakite non gauden, eta asko zuzenean etortzen dira guregana. Uztaila bikain dijoa, eguraldiak ere, lagundu du eta. 270 lagun inguruk eskatu digute informazioa, hasiera hartako ia bikoitzak». Bertako eta inguruko informazioa Bertakoek, Euskal Herrikoek, ezagutzen dute gutxi edo gehiago Hernanik eman dezakeena, eta asko informazio jakinaren bila pasatzen dira: «mendi ibilbideek izugarrizko arrakasta dute; asko dira, zuzenean, horren bila etortzen direnak. Eta guztien artean, Larre Gaingo bueltak du arrakasta gehien. Ez da ibilbide luzea, eta ingurua, paregabea, historia askokoa. Ibiltzera ohituago daudenek berriz, Usoko bira egiten dute. Luzeagoa da, zailxeagoa, baina puntu erakargarri askokoa baita ere» dio Maria Eizagirrek. Euskaldunez gain, proportzioan, Katalanak dira, Hernani gehien bisitatzen dutenak. Beraz, tendentzia ez da asko aldatu azken urteetan. Hauek informazio orokorragoaren bila etortzen dira: sagardoa, Kaxko historikoa, janaria... horrek erakartzen die gehien. Eta atzerritik etortzen direnek, ez dute informazio jakinik izaten herriari buruz. Maria Hernaniko Kronika :: hernani berriak egunkaria informazioa berriak eus... http://www.kronika.net/index.php?Sec=01&Cod=37092&Act=07 1 de 3 29/07/2013 11:33 XII. AXERI BILA EMAITZA GUZTIAK Ibilbide Sarea: Larregain Ibilbide Sarea: Oberan Ibilbide Sarea: Sagardotegiak 2013ko Martxoak 8 - Udal Adierazpena Parot doktrinari buruzko mozioa Saharako herriari buruzko mozioa Udal Baratzen araudi orokorra Gehigarria: Hemen da Hernaniko sagardo berria! Gehigarria: Gabonak GEHIGARRIA: GORA Eizagirrek ematen dizkie gomendioak: «Kaxko historikoak dituen puntu erakargarriak azaltzen dizkiet; Nere Borda parke botanikoaren berri ematen diet; parke eta plazen ruta ere azaltzen diet... hauei ere, Hernanin egin litezkeen ibilbideen berri ematen diet, baina turistek, orokorrean, erdigunea nahiago izaten dute». Prozedentziari erreparatuz gero, Europatik etortzen dira asko: Belgika, Alemania, Italia... Estatu Batu eta Hego Ameriketako bisitariak ere izaten dira. Baina bat aipatzekotan, Frantzia. Maria Eizagarriren esanetan, uztailean, frantses askok bisitatzen dute Hernani; eta abuztuan, Ingelesak izaten dira, gehiago. Bisita gidatuak egiteko aukera Kaxkoa, Santa Barbara eta Larre Gain inguruetan bisita gidatuak egiteko aukera eskaintzen dute aurten, nobedade gisa. Aldez aurretik egin behar da eskaera, eta mendi irteerak egiteko taldea, gutxienez, 6 lagunekoa izan behar da. Maria bera da gidaria, eta uztailerako egina du aurreneko erreserba, bertako talde batek, Santa Barbara bisitatzeko: «Alberro sagardotegiaren historia, lakua, gotorlekua... bidean azalpenak ematen dizkiet. Abuzturako ere, beste bi erreserba egin dituzte, kasu honetan, kanpotarrek». Aurtengo balorazioa, positiboa Txotx garaian eta udako bi hilabeteetan egoten da irekia Turismo Bulegoa eta izaten ari den harrerarekin gustura dira: «txotx garaian ez da hainbeste jende ibiltzen, sagardotegira etortzen baitira asko, zuzenean. Uda garaia diferentea izaten da. Azken urteetan gainera, gora dijoa turista kopurua. Gipuzkoa barnealdeak geroz eta gehiago erakartzen die eta hori positiboa da guztiontzat».