Sagardoaren lurraldea

Para comenzar las fiestas, actividades para los niños y la sidra protagonista

Descripción

Eventos / degusración de sidra / Fiestas San Fermín / barrio Martindegi / programa

degustación programa evento

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2013-07-05
  • Clasificación: 5.8. Otros
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-004058

Texto completo

Gaur hasiko dituzte San Fermin jaiak Martindegi auzoan. Igandera bitarte luzatuko dira festak eta hiru egun hauetan ez da aspertzeko tarterik izango. Kalejiran hasiko dituzte festak gaur, Martindegi auzoan. Hiru egun dauzkate aurretik giro ederrean ibiltzeko. Aurreneko egun honetarako ume eta helduentzako ekintzak antolatu dituzte. 11:00- etan hasita, haur jolasak izango dira: eltxetxoak puskatzea, lokotxak biltzea, eta beste asko... Ondoren buruhaundietatik ihesi ibiliko dira txikienak. Umeen festak arratsaldean izango du jarraipena: margoekin duten trebezia erakusteko aukera izango dute lehendabizi. Eta segidan, Patxin eta Potxin pailazoek jarriko dute martxa. Hain txikiak ez direnek, Tiro Karabina lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute, 18:00etan. Helduentzako festa, tirpa kontuekin hasiko da. Patata Tortilla lehiaketa izango da 19:00etan. Eta ordu eta erdi beranduago, urtetik urtera auzotar eta herritar gehiago erakartzen dituen Sagardo dastaketa: Zelaia, Oialume Zar, Oiarbide, Sarasola, Mendizabal, Etxeberria, Larrarte, Gurutzeta, Petritegi, Larre Gain, Iretza, Artola, Elutxeta eta Indioneko sagardoekin. Eguna bukatzeko, Jalisko band taldeak jarriko du, musika; eta bukaeran, sorpresa! Auzo bazkaria,zaldi dema, bezperan Biharko eguna, larunbata, izango da festetako egun nagusietako bat. Kalejirarekin hasiko dute eguna, San Fermin bezperan ere. Lokuluxka egin, eta auzoko baserrietan zehar, mobida antolatu dute, trikitixa doinuekin. Eguerdi partean, gure artean ez daudenei omenaldi xumea egingo diete, Goiko Arisitan. Eta bazkalordua izango da eguneko zita berezienetakoa. Auzotarrak elkartuko dira, elkarrekin bazkaltzera. Joan nahi duenak aldez aurretik erosi behar ditu txartelak, Oialume tabernan. Arratsaldea umeei dedikatutakoa izango da. Batetik, gaztelu puzgarriak jarriko diuzte; eta zezentxo eta zalditxoak ere izango dituzte, ondo pasatzeko. Gauerdirako ordubeteren faltan, Abere Dema izango dute jokoan Hernaniko Imanol Paollaren eta Zerainen zaldiek. Eta beste behin, eguna bukatzeko, musika protagonista; kasu honetan, Laiotz taldearen eskutik. Goizaldean, Platano dantza lehiaketak jarriko du, saltsa. Euskal Festa, San Fermin egunez San Fermin egunean, euskal festaren txanda izango da. Aurretik ordea, auzoko hildakoak gogoratuko dituzte, mezan. Bermuta hartuta, hasiko da Euskal Festa. Aizkoran, Eneko Otaño beizamarra eta Iker Vicente Otxagiako bikote gaztea ariko dira Jon Irazuren kontra. Harria jasotzen, Idoia Etxeberria ariko da. Eta bertsotan, bi haundi: Andoni Egaña eta Amets Arzallus. Arratsaldean, Trikitilari eta Toka txapelketa antolatu dituzte. 19:00etan, Egaña eta Arzallusek bigarren saioa egingo dute. Eta festa bukatzeko, musika: Bide batez taldearekin lehendabizi, eta festei bukaera emateko kalejirarekin, ondoren. EGITARAUA: Uztailak 5, ostirala 11:00, Kalejira auzoan zehar. 11:30, Haur jolasak eta buruhaundiak. 16:00, Marrazki lehiaketa. 17:30, Patxin eta Potxin pailazoak. 18:00, XLIV. Tiro karabina lehiaketa. 19:00, Patata tortilla lehiaketa (Sansonategik babestua). 20:30, Sagardo dastaketa mundiala. 23:30, Dantzaldia Jalisko band taldearekin. Amaieran, sorpresa! Uztailak 6, larunbata 07:00, Kalejira auzoan zehar. 08:00, Lokuluxka. 11:00, Auzoko baserrietan zehar mobida trikitixaz alaituta. 13:00, Goiko Aristian oroigarri xume bat `gure artean ez daudenei´. 14:30, Auzo bazkaria. *Txartelak aurrez, Oialume tabernan salgai. 16:00, Gaztelu puzgarriak. 18:00, Zezentxoak eta zalditxoak. 23:00, XII. Abere Dema (Oialume garraioak babestua). Hernaniko Imanol Paolla eta Hernaniko Zerainen zaldien artean. 00:00, Dantzaldia Laiotz taldearekin. Goizaldera, Platano dantza lehiaketa. Uztailak 7, igandea 10:00, Auzoko hildakoen alde Meza (ondoren hamaiketakoa, Oialume tabernaren eskutik). 11:00, Bermuta. 12:00, Euskal Festa: - Aizkolariak: Eneko Otaño beizamarra eta Iker Vicente otxagiar bikote gaztea Jon Irazuren aurka. - Harrijasotzaileak: Idoia Etxeberria. 13:00, Bertsolarien saio berezia. Andoni Egaña eta Amets Arzallus. 17:00, XVII. Trikitilari Gaztetxoen Txapelketa. 18:00-19:00, Toka Txapelketa Nagusia (Gurutzeta Sukaldeak Antolatua). 19:00, Bertsolarien bigarren saioa: Egaña eta Arzallus. 20:00, Dantzaldia Bide batezekin. 23:00, Festei bukaera emateko kalejira auzoan barrena.