Sagardoaren lurraldea

Hoy comienzan las fiestas de Arroagoiko

Descripción

Eventos / degustación de sidras / fiestas del barrio de Arraogoiko / Zestoa / programa

ocio sidra zestoa

Ficha

  • Autor: K. Arrizabalaga
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2013-07-24
  • Clasificación: 6.7. Pueblos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-004049

Texto completo

Gaur hasi eta larunbata bitartean jai giroa nagusi izango da Arroagoiko auzoan, bertan ospatzen dituzten Santio/Santana jaiak medio. Horrela, besteak beste, herri afaria, sagardo dastaketak eta pintxo janak, erromeriak, herri kirolak. umeentzako jolasak eta antzeko hamaika ekitaldi izango ditugu bertan. Gaur, asteazkena, Txupinazoa botako dute arratsaldeko 17:00etan, eta jarraian ume jolasak, txokolatada, bertso afaria eta erromeria, IZER, Alabier eta Lutxurdio taldea izango dira. Bihar, berriz, sagardo lehiaketa -eta dastaketa- tortilla lehiaketa -eta dastaketa-, txistulari eta albokariak, pilota finalak, herri kirolak, parapente txapelketa eta erromeria izango dira. Udal batzarra Gaur, arratsaldeko 20.00etan hasita, ohiko udalbatza ospatuko da. Bertan, besteak beste, honako gai hauek jorratuko dituzte: Udalak herriko elkarteei ematen dizkien diru laguntzak arautzeko ordenantzaren onarpena; Euskadiko guraso bananduen federakuntzak aurkezturiko mozioa; Donostiako Onkologikoaren inguruan Bilduk aurkezturiko mozioa; abar