Sagardoaren lurraldea

Este año, también, la Plaza a rebosar de gente en el Concurso de Sidra del Día Santiago

Descripción

Eventos / concursos / Concurso de Sidra del Día Santiago / Azpeitia / productos de caserío / 23 participantes / sidra

ocio azpeitia concurso sidra concurso de sidra del día de santiago

Ficha

  • Autor: Eli Azpiazu
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2013-07-24
  • Clasificación: 5.6. Concursos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-004047

Texto completo

Sagardoaz gain, gazta, txekor edo hegaluze pintxoak, pilota partidak eta errekortariak izango dira egunean zehar. Azpeitia festan murgilduko da ostegunetik aurrera. Santiyo Eguna, urteetan zehar Baserritarren Eguntzat izendatu dena ekitaldiz eta baserriko giro eta produktuez beteko da. Urtero legez plaza jendez gainezka izatea espero da. Izango da non gozatua. Berrogeitabatgarrenez Sagardo Lehiaketa egingo da, 12:00etan hasita. Landeta, Loiolatxo eta Goikabi elkarteek Udalarekin batera antolatzen duten lehiaketak sona handia du eta urtero Gipuzkoako sagardogile esanguratsuenak batzen ditu. Aurtengoan ere, Plazako arkupe denak sagardozalez hartuta izango dira, 23 guztira. «Sagardogileentzat Plaza garrantzitsua bihurtu da Azpeitia. Guztiek egon nahi dute bertan. Horregatik, oso zaila da, norbaitek hutsegitea. Ahaleginak egiten dituzte denek hemen egoteko», adierazi du Sebastian Lizaso antolatzaileetako batek Sagardo Lehiaketaren aurkezpen ekitaldian. Sagardogileak herrian izan daitezen ahalegin handiegirik ez da egin behar agian baina bada antolatzaileei zailagoa egiten zaien puntu bat, emakumeak epai lanetan aritzea, hain zuzen ere. «Aurten ere, saiatu gara emakumeak oholtzan sagardo dastatzen ari daitezen baina azken orduan atzera bota zaizkigu». Hori dela-eta antolatzaileek, horretarako edo sagardoa zerbitzatzeko prest egon litezkeen emakumeei dei egiten diete. «Egon badaude herrian sagardo kontuetaz asko dakiten emakumeak«, esan dute, «bultzadatxo hori ematera eta festa honetan parte hartzera animatu nahi ditugu». Ohi bezala, bi lehiaketa izango dira. Bata, ofiziala, epaimahaikideek emandako puntuazioaren araberakoa eta herritarrena bestea. Lehen hiru sailkatuek saria jasoko dute, txapela, estrainekoak, eta kopa bana. Herritarren sariaren irabazleak Mikel San Juan tailagileak egindako lana eskuratuko du. 23 sagardogile dira guztira. Bakoitzak 11 kaxa zuku ekarriko ditu. Beraz, 2.200 botila inguru izango dira guztira. Edalontzi bakoitza 3 euroan ipiniko dute salgai eta behin hau hartuta nahi adina sagardo edateko aukera izango da. Txekorra erreta Sagardo festaren bezperatik hasita, txekorra erreko dute plazan Euskal Okela saltzeko baimenduta dauden herriko harakinek. Beloki, Eduardo. Matxin, Odriozola, San Sebastian eta Zabala harategikoak txandakatuz, eguerdirako presta izango dute okela gerturatutakoen gozamenerako. Txekorraren salmenta eta banaketa Azpeitiko Parrokiako Mixio taldearen eskutik egingo da eta bertan bilduko den dirua Afrikan martxan dauden bi proiektu laguntzeko izango da. Era berean, parrilean erretako hegaluzea ere dastatu ahal izango da. Beñat Lizaso, Julio Soto eta Sebastián Lizaso bertsolariek alaituko dute goiza eta Laja, Mikel eta Ezenarro trikitilariek eta dultzaineroek ere beren doinuak eskainiko dituzte. Goizean zehar baita ere, hamabosgarrenez, Gazta Lehiaketa egingo da. Idiazabal jatorriaren deituarren barne dauden artzai gaztek hartu ahal izango dute parte. 23 gaztagile inguru izango dira lehian. Ganadua ere ez da faltako eta eskualdeko buru dotoreenak bertan izango dira. Cesar Valverde Saria 10:30ean hasita, Cesar Valverde txapelketako finalak jokatuko dira Frontoi Txikin. Honakoak izango dira partidak. Benjamin-aurreko kategorian, Arellano Errastiren aurka lehiatuko da; Benjamientan, Egiguren eta Elosegik, Alonso eta Zigaranen kontra jokatuko dute; Alebinetan, Unanue-Segurola bikotea ariko da Alberdi eta Aranbarriren aurka eta infantil mailan, Egiguren eta Aranguren neurtuko dira nor baino nor Iriarte eta Espositoren aurka. Behin finalak amaituta, omenaldia eskainiko zaio Jesus Ruiz de Argandoña 'Keuttin'-i «30 urte luzez Azpeitiko esku pilota berpiztu, indartu eta mailarik gorenean ipintzen jakin duen gizona». Frontoiak izan dituen lanak utzi aurretik herriaren mirespena eta esker ona jasoko ditu Keuttinek eta bolondres onenaren saria ere jasoko du. Egitaraua Goizeko 9:00etan, Musika Bandaren eta Izarraitz Txistulari taldearen goiz eresiaizango da. 10:30, pilota finalak jokatuko dira. 11:00etan, eskualdeko ganadu erakusketa hasiko da eta XV. Gazta Lehiaketa ere bai. Eguerdian emango zaio hasiera Sagardo Lehiaketari. Arratsaldean, 16:00etan, haurrentzat jolas parkea izango da Olazko Amaren plazan. 18:00etan, kantu poteoari ekingo diote San Martin egoitzatik. Errekortarien tartea tartea izango da, zezen plazan, 18:30ean eta eguna amaitzeko, jainekin txaranga izang da kaleetan zehar.Bestalde, gaur, 21:15ean, Udal Musika Bandak kontzertua eskainiko du Olatzko Amaren plazan.