El etnológo Josu Tellabide en el Encuentro Igartubizia
Descripción
Museos / Igartubeiti / actividades / Encuentro Igartubizi / Josu Tellabide / caserío / lagar
caserío lagar caserio museo igartubeiti actividades museo
Ficha
- Autor: Galilea
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2013-07-20
- Clasificación: 6.5. Museos
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-004041
Texto completo
Igartubeiti Baserri Museoak «Igartubizia» proiektuaren hirugarren topaketa aurkezten du oraingoan, honetan Josu Tellabide etnologoaren begirada ezagutzeko aukera dugularik. Topagune honek afektibitatetik eta memoriatik baserrira hurbiltzen gaituela diote Igartubeitikoek, baserriarekin harremana izan duten pertsona ezberdinekin izandako solasaldien bitartez, nBaserriaren historia zentzuz osatzen dituzten esperientziak gogoraraztean sortzen diren oroitzapenak, sentimenduak, sentsazioak bilduz. Orain arte Ana Mendigurenen eskutik hurbildu izan gara Igartubeitira; eta bigarrenik Fermin Leizaola etnografi ikerlariaren azalpen eta istorioak ezagutu genituen. Oraingoan Josu Tellabide etnologoaren txanda da eta honek baserriaren berritzea, berak bertan egindako lanak, Yarturen sorrera, eta Igartubeitiren garrantziari buruz hitz egiten du, besteak beste. «Dolarearen erabilpena eta sagardoa egitearena Igartubeitin deskubritu zen. Ordura arte ez genekien dolare bat zer zen. Manu Izagirre, Alberto Santanak Iribar baserria eta bertako Jose Ramon Vitoria deskubritu zuten Donostiako Igara auzoan. Gizon hau oso jakintsua zen, esplikatu zigun sagardoa nola egiten zuten baserrian palanka batekin eta baserriak kras kras egiten zuela. Orduan konturatu ziren Igartubeitin bazeudela ere lau zutabe», azaltzen du etnologoak museotik egindako elkarrizketan. Josu Tellabideren elkarrizketa osoa irakurri edo entzuteko, edo Ana Mendiguren eta Fermin Leizaolarena irakurtzeko ere web orrira jo beharko da www. igartubeitibaserria.net-era.