Sagardoaren lurraldea

Todo preparado en Larraul para festejar los Sanesteban

Descripción

Eventos / Sanesteban de Larraul/ fiestas / programa / degustación de sidra

ocio larraul sidra

Ficha

  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2013-07-19
  • Clasificación: 6.7. Pueblos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-004040

Texto completo

Uztailaren 31tik abuztuaren 4ra ospatuko dira Larraulgo Sanestebanak. Dagoeneko prest dute aurtengo jaietako larrauldarrek. Uztailak 31n, goizeko 11:00 Plater tiraketa herritarrentzat antolatu dute. 16:30etan berriz, Mus txapelketa Katillutxulo Elkartean. Abuztuaren 2an, 9:30-14:00 Arte murala Abel Barcenillaren eskutik izango da. 11:00 Haurren duatloia eta 12:00etan Altxor bilaketa jokoa. Arratsaldeko 14:00 Haurren Bazkaria antolatu dute eta ondoren, Patata Tropikala taldearen eskutik 'Zapata Gorriak' antzezlana izango da. 17:30etan berriz, Gorritiren animaliak izango dira. 19:30, txupinazoa eta Pello Joxeperen jaitsiera. Buruhandiak eta Gurdi Soinu herriko txaranga. 21:00 Afaria (Urbeltz plazan). 23:00 Dantzaldia 'La jodedera' taldearekin eta 24:00 Dantzaldia 'Ingo al deu?' taldearekin. Abuztuaren 3an, 11:00 Meza Nagusia izango da. 11:30 Hamaiketako herrikoia Katillutxulo Elkartean eta 13:00 Haur jolasak. 18:00 Herri Kirolak herritarren artean eta 19:30 Kantu poteoa. Gaueko 21:00 Herri afaria Herri Ostatuan izango da. 23:30 dantzaldia DJ Txokorekin eta 3:00 Platano dantza eta 5:00 Batxuri zopa. Abuztuak 4an, 11:00 Gazteen esku pilota partidak izango dira. 12:00 Pilota partida, Julen Urruzola eta Jon Urbieta, Xabier Urbieta eta Gaizka Iruretagoiena artean. 13:00 Sagardo dastaketa (Aburuza, Zabala, Gaztañaga, Sarasola) eta 13:30 Toka. Gero, Paella herrikoia eta Bertso saioa, Iker Zubeldia, Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi eta Amets Arzallusekin. Gai jartzen, herriko bertso taldea. 19:30 Laja eta Larrañaga trikitilariak, arratsalde eta gauean.