Sagardoaren lurraldea

La sidra, las sardinas y el chorizo protagonistas

Descripción

Eventos / Degustación de sidra / Alegia / Premio de los Harrijasotzailes / campeonato de pelota

degustación evento

Ficha

  • Autor: Amaia Goikoetxea
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2013-07-14
  • Clasificación: 5.8. Otros
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-004039

Texto completo

Dudarik gabe, festetako hitzordu nagusienetako bat bihurtu da larunbat eguerdian plazan egiten den sagardo dastaketa. Egunari eguerditik indartsu ekin nahi dioenarentzat edo bezperako ajea gainetik kentzeko zerbait behar duenarentzat aukera paregabea eskaintzen dute bai sagardo freskoak, eta baita pintxo modura eskaintzen diren sardina erreek eta txorizoak ere. Pintxoen kasuan, ikusgarria izaten da bandejen joan etorria eta baita bandejak husten diren abiadura ere. Eta sagardo botilei dagokienez, zer esanik ez atzoko beroa kontuan hartuta. Kirolaren inguruan ekin zitzaion egunari. Oria ibaian 6 eta 14 urte bitartekoentzat arrantza txapelketa jokatu zen eta txirrindularitzari dagokionean, kadete eta jubenil mailako taldekako Gipuzkoako txapelketa jokatu zen. Eta arratsaldean, kirol hitzordu gehiago, Alegiako III. Pilota Txapelketako finalak jokatu baitziren. Iluntzerako, berriz, Trapu Zaharrak taldearen Ametsetan bizi kale antzerkia zegoen aurreikusia. Gauean musika izan zen nagusi. Lehenik, Rockalean taldearen emanaldia izan zen kaleetan zehar. Kantu ezagun ugariren bertsioekin jendea dantzan jarri zuten eta giro bikaina sortu zuten. Rockaleanen ostean, oraindik ere dantzan jarraitu nahi zuenarentzat, Dj Imanolen emanaldia izan zen plazan. Harrijasotzaileen Saria Gaurkoari begira, herri kirolen mundutik datorkigu hitzordu nagusietako bat. Jada klasiko bihurtu den harrijasotzaileen VIII. Txintxarri Saria. Bi harrijasotzailez eta aizkolari batez osaturiko bi talde izango dira lehian. Lehen taldean, Aimar Irigoien eta Urtzi Telleria izango dira harrijasotzaileak eta Joseba Otaegi aizkolaria. Bigarrenean, Izeta II. eta Mikel Lopetegirekin Unai Otaño ariko da aizkoran. Erabiliko dituzten harriak: 100 kiloko kopa, 100 kiloko kubikoa, 100 kiloko zilindrozaharra, 100 kiloko bola. Tartean, Idoia Etxeberria harrijasotzaileak erakustaldiak egingo ditu harri ezberdinekin. Egunari hasiera, aurten txupinazioa botatzeko ohorea izan duten lehengo eta oraingo txistularien kalejirarekin emango zaio. Eguerdian Sutarri dantza taldearen emanaldia izango da plazan. Arratsaldean, umeentzat baserriko jokoak eta antzararen jolasa izango dira Kulki taldearen eskutik eskolako atarian, eta ondoren aipaturiko herri kirol jaialdia izango da. Iluntzean eta gauean, Iratzar taldearekin dantzaldia izango da plazan. Bibalabirjen jaien barruan, egun handia izango da gaurkoa. Eguerdian bertso poteoa egingo dute gitarraz lagunduta. Bulebarrean herri bazkaria izango da eta arratsaldean Ttek elektrotxaranga ibiliko da kaleak alaitzen. Gauean Skasti taldearen kontzertua izango da Bulebarrean.