Ya está en marcha la oferta de verano del Centro de Interpretación del Queso Idiazabal
Descripción
Museos / Centro de Interpretación del Queso Idiazabal / oferta de verabno / queso / turismo / características / precios
ocio queso centro de interpretación del queso idiazabal museo
Ficha
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2013-07-12
- Clasificación: 6.5. Museos
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-004037
Texto completo
Dagoeneko abian da aurtengo udarako Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroak prestatu duen eskaintza berezia. Horien artean daude, esate baterako, lehenengo sektoreko ustiapenen bisita gidatuak: Hala, gaur, uztailaren 12an, Olazagibel baserrira joango dira, hain zuzen ere, bertan latxa arrazako ardiekin eta esnetarako behiekin lan egiten dute. Uztailak 19an, berriz, Ondramuño Gaztandegia joango dira, Idiazabal gazta nola egiten den ikusteko aukera. Azkenik,hilaren uztailaren26an, ostiralarekin, Arimasagasti Gaztandegia bisitatuko dute, eta bertan Joseba Baezek behi esnearekin gazta ekologikoa nola egiten duen erakutsiko die bisitariei. Izen-ematea aurrez Bisita horien iraupena ordu bat eta bi artekoa izango da, eta irteera goizeko 11:00etan egingo da Idiazabal Gaztaren Zentrotik. Helduek 5 euro ordaindu beharko dute eta haurrek, berriz, 3 euro. Taldeak gutxienez sei lagunekoak izan behar dira. Izena aldez aurretik eman behar da eta ostegun eguerdira arte izango da horretarako aukera 943188203 telefonora deituta. Bestalde, abuztuan ere egingo dira irteerak, hain zuzen ere, ostiraletan, abuztuaren, 9, 16 eta 23an. Atxurbi mendiko larreak ezagutzeko irteera egingo da udaletxeko landa garapeneko teknikarien eskutik. Bertan hamaiketakoa egingo da bertako produktuekin, sagardoa eta gazta.I rteera goizeko 10:00etan izango da Idiazabal Gaztaren Zentrotik. Pertsonako prezioa 10 euro eta haurren kasuan 5 euro. Gutxieneko taldea osatzeko 4 pertsona behar dira eta gehienez zortzi. Horrez gain, Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroaren bisita gidatua ere egiteko aukera izango da, noski. Azkenik, beste plan bat ere eskaintzen da, Gazta eta Sagardoaren lurraldea Pasaporte gastronomikoa: 2 museo+sagardotegia: 34 euro. Museo+gaztandegia+sagardotegia: 34 euro. Museo+sagardotegia: 32 euro edo Museo+gaztandegia: 5 euro. Bakarrizketa gaur Uztaileko ostiraletan bakarrizketa-zikloa antolatu du Idiazabalgo Kultura batzordeak eta gaur Jon Plazaola urretxuarraren txanda izango da. Xaloa tabernan izango da, arratsaldeko 20:00etan eta srrera doan izango da.Euskarazko monologo umoretsuez gozatzeko aukera bikaina izango da, beraz. Giltzak aurkitu dira Giltza batzuk aurkitu dira, Arantzazu arraindegiaren aurrean, 6giltza dira Aro haundi batetan sartuta.