Sagardoaren lurraldea

Diccionario del manzanal: variedades de manzana

Descripción

Sagardoaren Lurraldea / publicaciones /manzana / errezila /gezamina / goikoetxea / moko / mozolo / sidra de manzana / variedades de manzana

variedad gezamina goikoetxea diccionario manzana moko manzana

Ficha

  • Autor: Miel Joxe Astarbe y Urkiri Salaberria
  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
  • Fecha: 2013-10-16
  • Clasificación: 1.3. Manzana
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-003990

Texto completo

Sagar barietateak: Errezil: Kolore berde-arreko sagarra; azal mehe, gogor eta pixka bat latzekoa. Loraldi berantiarra; abenduko lehen hamabostaldian heltzen da. Gazia edo geza-mina. Datu enologikoak: gazitasuna = 150 – 180 milibaliokide litroko; garraztasuna = 1,4 – 1,6 g tanino litroko. Geza-min: Kolore berdeko sagarra; azal lodi eta ezkodunekoa. Produkzio handia du, urterokoa. Garai ertaineko loraldia; urriko bigarren hamabostaldian heltzen da. Mikatza. Datu enologikoak: gazitasuna = 40 milibaliokide litroko; garraztasuna = 3 g tanino litroko. Goikoetxea: Kolore gorri-berdeko sagarra; ildaskatua, azal mehe, samur eta ezkodunekoa. Produkzio handia du, baina bi urtez behingoa. Garai ertaineko loraldia; urriko bigarren hamabostaldian heltzen da. Gazia edo gezamina. Datu enologikoak: gazitasuna = 80-100 milibaliokide litroko; garraztasuna = 1,5 – 2 g tanino litroko. Moko: Kolore gorri eta zertxobait berdeko sagarra; azal ertainekoa. Urteroko produkzioa du. Loraldi goiztiar edo ertaina; urriko lehen hamabostaldian heltzen da. Mikatza. Datu enologikoak: gazitasuna = 180 – 200 milibaliokide litroko; garraztasuna = 4 – 6 g tanino litroko. Mozolo: Kolore berde-horiko sagarra; azal mehe eta latzekoa. Bi urtez behingo produkzioa du, sagar gehienek bezala. Garai ertaineko loraldia; urriko bigarren hamabostaldian heltzen da. Gozo-mikatza. Datu enologikoak: gazitasuna = 40 – 50 milibaliokide litroko; garraztasuna = 2,5 – 3 g tanino litroko. Txalaka: Kolore berde-arreko sagarra; azal mehe eta latzekoa. Produkzio handia du, urterokoa. Garai ertaineko loraldia; urriko lehen hamabostaldian heltzen da. Geza-mina. Datu enologikoak: gazitasuna = 120 milibaliokide litroko; garraztasuna = 1,3 – 1,7 g tanino litroko. Urdin sagar: Kolore arrosa eta berdeko sagarra; azal leun, fin eta matekoa (deigarria da zein matea den). Produkzio handia du, baina bi urtez behingoa. Loraldi berantiarra; azaroko lehen hamabostaldian heltzen da. Geza-mina. Datu enologikoak: gazitasuna = 80 – 100 milibaliokide litroko; garraztasuna = 1,4 – 1,6 g tanino litroko. Urtebi haundi: Kolore hori-berdeko margoa; azal lodi, gogor eta ezkodunekoa. Produkzio handia du, urterokoa. Loraldi goiztiar edo ertaina; urriko bigarren hamabostaldian heltzen da. Gazia edo geza-mina. Datu enologikoak: gazitasuna = 100 – 120 milibaliokide litroko; garraztasuna = 0,8 – 1 g tanino litroko. Urtebi ttiki: Kolore hori-berdeko sagarra. Produkzio handia du, baina bi urtez behingoa. Loraldi berantiarra; azaroko lehen hamabostaldian heltzen da. Gazia edo geza-mina. Datu enologikoak: gazitasuna = 80 – 100 milibaliokide litroko; garraztasuna = 1,2 – 1,5 g tanino litroko. Sagar barietateak (zerrenda): Abalia Aizpuru Aldako Ale handi Aleman Altza Andoiain Andramari Anisa Apez sagarra Aritza Aziloka Azkoneta Azpeiti Balanzategi Baztan gorri Baztan zuri Bera Berde garratz Bikario Bizkai Borda berri Burgo gorri Burni Buztin Entzea Eri sagarra Errege Errege gaxi Errege txiki Errezil Esi Espuru Eztika Gazi gorri Gazi handi Gazi loka Geza gorri Geza min Geza zuri Goikoetxea Golden Gordin xuri Josefa Kamutza Kanpandoja Libra Limoi Lopetegi Mamula Manttoni Martiku Mendiola Merkader Merkalin Mikatza Moko Mokote Motriko Mozolo Munduate Ondo ola Oru sagar Palazio Patzuloa Peats Pelestin Piku Potrokilo Sagarbeltz Sagargorri Sagarmin Sagarzuri Saluate San juan San pedro San Praisku Santio Txalaka Txarba gorri Txori Txurten luze Udare Udare marroi Ugarte Urdanitturria Urdin sagar Urkizu Urkola Urtebete Urtebi haundi Urtebi txiki Zelai Iturria: Sagardoaren Lurraldea 32 Boletina. Autorea: Miel Joxe Astarbe y Urkiri Salaberria. T