Sidra, bersos y pelota para despedir a las fiestas
Descripción
Eventos / Fiestas de Ereñozu / degustación de sidra
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2013-06-16
- Clasificación: 5.8. Otros
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-003966
Texto completo
Sagardo probaketa 11:30etan izango da, 7 sagardotegirekin. 2013/06/16 - Igandea Ez edozein moduzko sagardoa eta ez edozein moduzko bertsoak. Gaur festen azken egunean goiz eta arratsalde pasa egiteko egitaraua dute, Ereñotzun. 11:30etan sagardo probaketa izango da, 7 sagardotegirekin: Elutxeta, Iparragirre, Elorrabi, Olaizola, Otsua-Enea, Goiko-Lastola eta Larre-Gain. Segidan, bertso-pelota dute, 12:00etan: Urmeneta-Aranburu / Lizaso-Urruzolaren kontra, eta bertsotan Asier Azpiroz eta Xabier Legarreta. Arratsaldean, bertso-jaialdi ederra, bost bertsolarirekin: Lujanbio, Iturriaga, Irazu, Zubeldia, eta Soto.