Campeonato de Sidra de Gipuzkoa - Altzueta
Descripción
Evenos / concursos / Campeonato de Sidra de Gipuzkoa / sidrería Altzueta / 2º premio
sidrería altzueta concurso de sidra de gipuzkoa concurso sidra premio
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2013-06-05
- Clasificación: 5.6. Concursos
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-003964
Texto completo
«Bigarren postuak saritzen ditu gure sagardoa eta egiten ari garen lana» Bigarren saria jaso zuen Altzueta Sagardotegiak larunbateko finalean. Iparragirre eta Oialume Zar finalistak izan ziren. 2013/06/05 - Asteazkena Gipuzkoako bigarren sagardo onena da Altzueta Sagardotegikoa; hala saritu zuten larunbatean, Gipuzkoako Sagardo Txapelketako finalean. Hamabi edizio egin dira orain arte, eta Altzuetak sei finaletarako pasea lortu du: hirutan geratu da bigarren postuan eta behin hirugarren; beste bietan finalista izan da. Emaitza ederrak dira, Ibon Alkorta sagardogilearentzat: «aurten bagenuen esperantza, eta bigarren geratu gara. Saria da zentzu guztietan: sagardotegiarentzat, gure sagardoarentzat eta egiten dugun lanarentzat. Bezeroen zorion hitzak ere jaso ditugu, eta hori ona da». Gorputz sendoko sagardoa dute aurten Altzuetan, borobila, fruta usaiduna, Ibon Alkortak dioen moduan, «sagardo modernoa, gaur egungoa». Probatu nahi duenak Hernaniko taberna eta elkarteetan du aukera. Eta erosi nahi duenak Altzuetatik pasa besterik ez du; botilak bertan dituzte salgai. Iparragirre eta Oialume Zar ere, finalean Finala Donostiako Euskal Gastronomia elkartean jokatu zen. Sei sagardotegi iritsi ziren 12garren edizio honetako final haundira, eta tartean gertuko bi: Osiñagako Iparragirre eta Martindegiko Oialume Zar sagardotegietako sagardoa.