Sagardoaren lurraldea

Los territorios del queso y la sidra se cruzan

Descripción

Sagardoaren Lurraldea / esperiencias turísticas / Pasaporte gastronómico / queso y sidra / Sagardoetxea / D'elitatuz / Gaztaren interpretazio Zentroa / Igartubeiti / sidrería / alojamiento / presentación

presentación d'elikatuz experiencia queso centro de interpretación del queso caserio museo igartubeiti pasaporte gastronómico sagardoaren lurraldea sagardoetxea sidrería

Ficha

  • Fuente: Goierriko Hitza
  • Fecha: 2013-06-12
  • Clasificación: 4.1. Experiencias de sagardun
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-003946

Texto completo

Goierri eta Donostialdean ekoizten diren gazta eta sagardotik abiatuta, ‘Gazta eta sagardoaren lurraldeetako pasaporte gastronomikoa’ ekimena ezagutarazi dute Donostian. Izaera eta tradizio gastronomiko handia duten bi herri eta bi eskualde batzeko nahia dute ekimenaren bidez. Gaur goizean egin dute ekimenaren aurkezpena Donostiako Aldundiaren egoitzan. Bertan elkartu dira Andoni Gartzia, Astigarragako alkatea eta Sagardun partzuergoko lehendakaria; Igor Eguren, Ordiziako alkatea eta Goiturreko lehendakaria; Roke Akizu, Gipuzkoako Aldundiko turismo zuzendaria; eta Koldo Lizarralde, Gipuzkoako Aldundiko landa garapeneko zuzendaria. Bertaratu direnen artean gazta eta sagardoa banatu eta dastatu dituzte. ‘Gazta eta sagardoaren lurraldeetako pasaporte gastronomikoa’ Gipuzkoako hainbat turismo bulego, alojamendu eta baliabide turistikotan jarriko da bisitarien eskura. Astigarragako Sagardoetxea, Ordiziako D’elikatuz, Idiazabalgo Gaztaren Interpretazio Zentroa eta Ezkio-Itsasoko Igartubeiti Baserria bisitatzen dituztenek beherapenak izango dituzte, baita zozketetan parte hartzeko aukera ere. Era berean, museo eta sagardotegietarako zenbait plan proposamen jasotzen ditu pasaporteak prezio itxi baten truke. Ekimenaren baitan, dastaketa eta erakustaldi gastronomiko bereziak ere antolatu dituzte. Ordiziako Euskal Jaietan edo Idiazabalgo Gaztaren Mamia ekimenean esaterako, sagardoa dastatuko dute gaztari laguntzeko. Astigarragan ospatzen den Sagar Uzta egunean, herri plazan egingo den sagardo dastaketarekin batera Idiazabal gazta desberdinak probatu ahal izango dira. Ekimenaren arduradunen hitzetan, produktu turistiko berri honekin turistak erakartzeko ahaleginean jarraitzen dute. Hala ere, honakoa ez dela «ekimen berria» azpimarratu zuten, «gastronomian oinarritutako elkarlanean jarraipena» baizik. , D'elikatuz, Ezkio-Itsaso, Goitur, idiazabal gazta, Igartubeiti Baserria, ordizia, Pasaporte gastronomikoa, sagardoa