Sagardoaren lurraldea

"Pasaporte gastronómico de los territorios del queso y la sidra"

Descripción

Sagardoaren Lurraldea / esperiencias turísticas / Pasaporte gastronómico / queso y sidra / Sagardoetxea / D'elitatuz / Gaztaren interpretazio Zentroa / Igartubeiti / sidrería / alojamiento

d'elikatuz experiencia queso centro de interpretación del queso caserio museo igartubeiti pasaporte gastronómico sagardoaren lurraldea sagardoetxea sidrería

Ficha

  • Fuente: gipuzkoakomuseoak.net
  • Fecha: 2013-06-13
  • Clasificación: 4.1. Experiencias de sagardun
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-003944

Texto completo

Sagardoetxea, Sagardoaren Museoa Idiazabal Lurraldeak eta Sagardoaren Lurraldeak, “Gazta eta sagardoaren lurraldeetako pasaporte gastronomikoa” sortu dugu. Esperientzia berri honek, hiru eskualde (Donostialdea, Goierri eta Urola Garaia), lau museo gastronomiko (Sagardoetxea, D’Elikatuz, Igartubeiti eta Gaztaren Interpretazio Zentrua), gaztandegiak eta sagardotegiak batzen ditu. Idiazabal Lurraldea eta Sagardoaren Lurraldea batzen dituen esperientzia honek, gure herrian izaera gastronomiko handia duten bi herri eta bi eskualde batzen ditu, eta horietan ekoizten diren sagardoa eta gazta produktu gastronomikoetatik abiatuta, hauek atzetik duten gure sagardogile eta baserritarren ondare naturala eta kulturala ezagutzeko eskaintza zabala eskaintzen du bisitari nahiz bertakoentzat. Pasaporte hau Sagardoaren Lurraldeako, Idiazabal Lurraldeko eta Gipuzkoako hainbat turismo bulego, alojamendu eta baliabide turistikotan jarriko da bisitarien eskura eta honako eskaintza biltzen du: - Museo gastronomikoetan %20ko beherapena: Sagardoetxea Sagardoetxearen Museoa (Astigarraga), D´Elikatuz (Ordizia), Gaztaren Interpretazio Zentroa (Idiazabal) eta Igartubeiti Baserria (Ezkio Itxaso) bisitatuaz gero, bisitariari %20ko beherapena egin eta pasaportea seilatuko zaio museo bakoitzean. - Zenbait planen proposamena: zenbait pakete proposatzen dira prezio itxi baten truke:1) 2 Museo + sagardotegia: 34€2) Museoa + gaztandegira bisita + sagardotegia: 34€3) Museoa + sagardotegia: 32€4) Museoa + gaztandegira bisita: 5€5) Asteburuko paketea (2 museo + sagardotegia + alojamendua): 67€tik aurrera. - Lau museoak bisitatu eta pasaportea seilatu edo asteburuko paketeaz gozatuz gero, Sagardoa eta Idiazabal Gaztaren Lurraldeko Nekazalturismo batean asteburua eta gazta eta sagardo lote baten zozketan parte hartzeko aukera izango da. Zozketa hau hiru hilabetero egingo da. - Taldeentzat eskaintza: 20 lagunez gaindiko taldeentzat eskaintza erakargarria izango da: sagardoa eta gaztari lotutako ibilbide tematikoak izango dira Sagardoa eta Idiazabal Gaztaren Lurraldean zehar; interpretazio zentro, gaztandegi eta sagardotegietako bisitak barneratuko dituena. Pasaporte hau turistak eta bisitariak erakartzeko produktu turistiko berri bat izateaz gainera, Gipuzkoako eta Euskadiko biztanlegoari gazta eta sagardoaren kultura erakusteko programa bat da. Gipuzkoako museoak - Museos de Gipuzkoa: “Gazta eta sagardoaren lur... http://www.gipuzkoakomuseoak.net/noticias/noticia.php?id=eu&Nnotic... 1