Sagardoaren lurraldea

Desgustación de sidra Eusko Label en Bilbao y de txakolí en Getxo

Descripción

Eventos / II. Eusko Label Sagardo Eguna / Bilbao / degustación de sidra / cosecha de sidra / sidreros / txakolí / Getxo

ocio bilbao eusko label marca sagardo egunak sidra txakoli

Ficha

  • Fuente: Gara
  • Fecha: 2013-06-09
  • Clasificación: 5.2. Días de la sidra
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-003939

Texto completo

Bigarrenez, Eusko Label Sagardo Eguna izan zuten atzo Bilbon, Areatzako aterpeetan, 2012ko Eusko Label sagardoaren uzta dastatzeko. Euskal sagardogileek ia sei milioi litro ekoitzi dute, bertoko 1,5 milioi kilo sagar erabilita. Atzo dastatzeko eman zuten sagardo guztia Euskal Herriko sagarrekin egina da %100ean, nabarmendu zutenez. Hemezortzi sagardotegik hartu dute parte kanpaina honetan; horietako 21 Gipuzkoakoak dira, 6 Bizkaikoak eta bakarra Arabakoa. Irungo Ola, Adunako Aburuza, Donostia-Igeldoko Calonge, Azpeitiko Añota, Markina-Xemeingo Axpe, Zornotzako Uxarte eta Aramaiako Iturreita sagardotegiak izan ziren, besteak beste, atzo Bilbon. Basatxerri produktuak eta Idiazabal gazta ere baziren sagardoari laguntzeko, eta Aitor Mendiluzeren bertsoak eta Polunpak-en emanaldia. Bilboko ekitaldiko antolatzaileek nabarmendu zutenez, «sagardotegiek eta sagardogile eta baserritarrek kalitatezko produktua lortzeko eginiko lanak duen balioa agerraraztea» da hitzorduaren xedea. Bizkaiko Txakolinaren sekretuak, bestalde, Getxoko Bihotz Alai plazan argitu zituzten atzo, Bizkaiko Txakolina Jaialdiaren barruan, ardo zuri preziatua bultzatzeko eta herrialdean dagoen eskaintza zabala erakusteko. Herrialdeko 17 upeltegitako txakolina dastatu zituzten bertaratutakoek; 6 euroren truke, kopa, txakolin bi edateko txartelak, pintxoa eta kopa eramateko tresna erabilgarria zituzten. Patxi Zabala eta Bittor San Miguel sommelierrek dastatze komentatuak egin zituzten. Hurrengo egunetan Getxoko zenbait tabernatan beste dastatze saio batzuk egingo dira, Turismo Bulegoaren laguntzari esker.