Sagardoaren lurraldea

Este sábado se presenta en Bilbao la acosecha 2012 dela sidra Eusko Label

Descripción

Sidra /marca / Euslo Label / COSECHA 2012 / Bilbao / presentación / acto

presentación bilbao eusko label marca sidra cosecha

Ficha

  • Fuente: Europa Press
  • Fecha: 2012-06-05
  • Clasificación: 6.8. Enologia
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-003932

Texto completo

Eusko Label Sagardo Egunaren bigarren edizioa ospatuko da larunbat honetan, ekainaren 8an, Bilboko Arenalean, eta Eusko Label 2012 uzta aurkeztuko da bertan. Sagardotegiek eta sagardogile eta baserritarrek kalitatezko produktua lortzeko eginiko lana aintzatetsi nahi da, eta, aldi berean, bertako sagarra bultzatu, sektorearen defentsan, Euskadiko Sagardogileen Federaziotik jakinarazi dutenez. Ekitaldiaren hasiera ofiziala goizeko 11:30ean izango da, eta ordu horretatik aurrera, Arenalera hurbiltzen diren guztiek Sagardo Egunean parte hartuko duten 18 sagardotegien sagardoa dastatzeko aukera izango dute. Bilbon dastatzera emango den sagardo guztia %100 Euskadiko sagarrarekin eginikoa izango da, hau da, dastatzeko botila guztiak Eusko Label zigilua dutenak izango dira. Irekiera ekitaldian, beste batzuen artean, bertsolariek eta Polunpak talde kulturalak parte hartuko dute. Bertsoak 2012ko uztari dedikatuko zaizkio, eta Polunpak talde kulturalak, kirikoketa bat egingo du, sagardoaren elaborazioari oso lotuta. Sagardoa laguntzeko, beste Eusko Label produktu batzuk dastatu ahal izango dira. Sagardoa edateko edalontziaren prezioa hiru euro izango da, eta edalontzi horrekin, sagardotegi guztien sagardoa dastatu ahal izango da beren postuetan.