Sagardoaren lurraldea

Se puede conseguir la sidra elaborada en otoño llamando al ayuntamiento

Descripción

Sidra / Ezkio-Itsaso / caserío Igartubeiti / Yartu Kultur Elkarteak

ezkio itsaso caserio museo igartubeiti museo sidra

Ficha

  • Autor: Galilea
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2013-06-18
  • Clasificación: 6.5. Museos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-003919

Texto completo

Kaxak 12 botila ditu eta hauek lortzeko izena udaletxean eman behar da; bihar azken eguna 18.06.13 - 00:03 - :: GALILEA | EZKIO-ITSASO. Aurten ere udazkenean Igartubeiti baserrian egindako sagardoa eskuratzeko aukera zabaltzen da, Yartu Kultur Elkarteak sustatua, eskupekoa herriko kultura ekintzetarako erabiliko delarik. Kaxak eskuratzeko herriko Udaletxera deitu beharko da, 943 72 13 03 telefono zenbakira, zenbat nahi diren esanez. Kaxak 12 botila ditu eta hau 18 euroen truke lortu ahalko da, esan bezala, eskupekoa kultur-ekintzetarako erabiliko delarik. Eskatzeko epea bihar, ekainak 19, amaituko da. Epea amaitu eta ostiralean, ekainak 21, eskatutakoa eskuratzeko momentua izango da, udal-biltegian, Anduagako industrialdean, arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara. Dirua juxto eramatea eskatzen da errazago izateko. Botilak gorde Behin sagardo botilak ustu eta hauek garbi gordetzea eskatzen da, urrian eskatuko baitira hurrengo batean erabili ahal izateko.