Sagardoaren lurraldea

Madurez de la manzana de sidra 2013

Descripción

Sagardun / publicaciones / boletín / sagasti / madurez de la manzana / cosecha 2013 / gusano de la manzana / índice refractrométrico ºBRIX / regresión del almidón / puntos más importantes

almidón publicaciones boletín madurez sagardun manzanal cosecha

Ficha

  • Autor: Aitor Etxenadia (Sagarlan, S.L.)
  • Fecha: 2013-09-01
  • Clasificación: 3.6. Publicaciones
  • Tipo documento: Revistas
  • Procedencia: K152-3
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-003905

Texto completo

Iraila hasieran eta azken urteetan bezala, Gipuzkoako sagasti ezberdin batzuetan kontrol bat egin zen, sagarren egoera jakin ahal izateko. Honetarako, Gipuzkoako zenbait sagasti jarraitu ditugu, 14 barietate kontrolatu dira: Aritza, Errezila, Gezamina, Goikoetxe, Manttoni, Moko, Mozolua, Patzolua, Txalaka, Udare Marroi, Urdin, Urtebi Haundi, Urtebi Txiki eta Verde Agria. Aurtengo ezaugarri garrantzitsuenak hauek izan dira: loraldia berandu etorri da eta denboran oso luzea izan da. Eguraldia ikusirik udaberria euritsu bat eta uda lehor bat izan dugu. Sagarren ekoizpena aurreko urtekoa baina txikiagoa izango da. Ekoizpen ona duten sagastien multzo handiena Gipuzkoako ipar-ekialdean kokatzen da, hau da, Asteasu-Aduna tik Iruneraino. Uztailaren 31ean eta Abuztuaren 1ean izan diren eguzki kolpeak kalte handiak sortu dituzte fruituen portzentai handi batean, usteldurak sortuz eta sagarren erorketa goiztiarra sortaraziz, Gipuzkoako barnekaldean batez ere. Bestalde, eta aurreko urtean bezala, lehorteak eta beroak alde batetik sagarren erorketa garrantzitsu bat eragin dute eta bestetik sagarren tamaina eta pisua gutxitu dituzte. SAGARREKO HARRA EDO ARJOA Aurten arjoaren presentzia oso altua izan da sagasti gehienetan, etengabeko erasoaldiekin belaunaldi bakoitzeko. Beste sagasti batzuetan, aldiz, intsektu hauen presentzia moderatua izan da. Aurten hiru belaunaldi daramazkigu. SAGARRAREN HELDUTASUNA Heldutasun kontrola iraileko 2. astean egin dugu, aurreko urteetan bezala. Heldutasuna neurtzeko bi modu erabili ditugu: lehenengoan, azukre maila jakiteko, sagarren indize refraktometrikoa (ºBrix) neurtu da; eta bigarrenean, almidoiaren erregresioa jakiteko, iodo indizea neurtu da, 1tetik 10erako eskalan, Europako araudiari jarraituz. INDIZE REFRAKTOMETRIKOA - ºBRIX Hurrengo grafikoan, iraileko 2. asteko brix graduen garapena ikus dezakegu. Bertan, 2012. urteko ºBrix datua, 10,8 SAGARDO SAGARRAREN HELDUTASUNAREN EGOERA 2013. Aurreko urteetan bezala, 2013 uztako XIII. Sagardo Sagarraren Heldutasunaren Txostena aurkezten dugu. .5. ºBrixekoa da. Hurrengo taulan azken bost urteetako barietate ezberdinen indize refraktometrikoa (ºBrix) ikus daiteke, iraileko 2ª astean: ºBRIX VARIEDAD 2009 2010 2011 2012 2013 ARITZA 9,9 10,3 10,7 11,4 10,3 ERREZILA 10,7 11,2 11,2 12,4 11,0 GEZAMINA 11,4 11,1 11,5 11,8 10,8 GOIKOETXE 12,8 11,9 12,8 13 11,9 MANTTONI 9,3 10,2 11 11,9 10 MOKO 11,1 10,8 12 12,2 11,4 MOZOLUA 10,6 11,1 11,2 12,4 11 PATZOLUA 11,2 11,5 11,3 13 10,5 TXALAKA 10,6 10,7 11,8 11,6 11,2 UDARE MARROI 10,7 11,4 11,3 11,5 11,3 URDIN 11,8 11,8 10,9 11,5 11,1 URTEBI HAUNDI 11,1 10,4 10,8 11,5 10,4 URTEBI TXIKI 9,6 9,7 10,2 10,2 10,4 VERDE AGRIA 10,5 10,8 11,2 12,7 10,5 Barietatez barietate begiratuta, aurtengo kontrolean ºBrix altuena Goikoetxe 11,9rekin eta Moko 11,4rekin. Aldiz, baxuenak, Manttoni 10 ºBrix ekin eta Aritza 10,3 rekin eman dituzte. ALMIDOIAREN ERREGRESIOA Hurrengo grafikoan almidoiaren .6. erregresioaren garapena ikus dezakegu. Aurtengo datua, azken 10 urtetako baxuena da, 2,3ko indizea eman baitu. Hurrengo taulan azken bost urteetako almidoiaren erregresioa ikus daiteke, barietate ezberdinetan iraileko 2. astean: REGRESION VARIEDAD 2009 2010 2011 2012 2013 ARITZA 4,4 3 4,3 1,7 2,1 ERREZILA 1,3 1,2 1,8 1,1 1 GEZAMINA 3,3 3,8 6,1 3,4 2,8 GOIKOETXE 8,2 8,2 8,2 8,5 8,1 MANTTONI 3,1 2,6 4,2 1,9 1,6 MOKO 1,2 1,5 2,4 1,4 1,2 MOZOLUA 4,4 3,6 5,7 3,2 2,8 PATZOLUA 5,6 3,9 6,3 3,7 3,2 TXALAKA 2,9 2,8 5 2,2 1,5 UDARE MARROI 1,6 1,3 3,5 1,5 1,2 URDIN 2,4 2,7 3,3 1,7 2,2 URTEBI HAUNDI 2,7 2,7 4,5 2 1,7 URTEBI TXIKI 2,9 3,2 4,7 3 2,5 VERDE AGRIA 1,9 2,2 3,1 1,6 1,4 Goikoetxe barietate alde batera utzita, erregresio altuenak Patzolua 3,2rekin, Gezamina eta Mozolua 2,8rekin eta Urtebi Txiki 2,5ekin izan dituzte. Aldiz, Errezil 1 eta Moko eta Udare Marroi 1,2rekin baxuenak. PUNTU GARRANTZITSUENAK: Orokorrean, 2013ko iraileko lehenengo hamabostaldian, sagastietan azaldu diren zenbait puntu bereizi ditzakegu: • Azukre maila begiratuta, aurtengo urtea, bataz beste 10,8 ºBrix du. • Almidoiaren erregresioa 2,3ko indizean dago, hau da, azken hamar urtetako baxuena da. • Barietatez barietate eta sagastiz begiratu ezkero, ezberdintasun nabarmenak ikus daitezke. • Sagar portzentai garrantzitsu bat arjoarengatik kaltetua izan da. Gainera, aurten Sagar Harrek etengabeko erasoaldiak eragin dituzte belaunaldi bakoitzeko tenperatura altuei esker, Hiru belaunaldi izan dugu oraingoz • Izan diren eguzki kolpeak kalte handiak sortu dituzte fruituen portzentai handi batean, Gipuzkoako barnekaldean gehien bat. • Lehorteak eta beroak alde batetik sagarren erorketa garrantzitsu bat eragin dute eta bestetik sagarren tamaina eta pisua gutxitu dituzte. ---------------------------------------------- Artículo: Aitor Etxeandia (SAGARLAN S.L.). Fruitugintzan aholkularia. Fotografía: Sagardoaren Lurraldea .7.