Sagardoaren lurraldea

Semana de la Sidra en el Caserío Museo Igartubei

Descripción

Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / eventos / manzana / sidra / Ezkio-Itsaso / Igartubeiti / kirikoketa / prensado manzana / Sagardoaren astea

ezkio itsaso caserio museo igartubeiti kirikoketa sidra semana de la sidra manzana aplastamiento

Ficha

  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
  • Fecha: 2013-10-07
  • Clasificación: 5.8. Otros
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-003849

Texto completo

Ezkio Itsasoko Igartubeiti Baserri Museoak Sagardoaren Astea ospatuko du urriaren 9tik 18ra bitartean. Sagar zanpaketak, antzezpenak, kirikoketa, argazki lehiaketa, sagar erakusketa, etb. izango dira edizio honetarako antolaturiko jardueren artean. Jarduerak: Urriak 9, 11:00etan: Inaugurazio ekitaldia Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sariak XII. Sagardo Lehiaketako irabazleei diplomak banatzea. Sagar zanpaketa Ikustaldia zuzenean. Igartubeitiko dolarea martxan, sagardoa egiteko duela 500 urte erabiltzen zen teknika erabiliz. Datak: urriak 10, 11, 14, 15, 16, 17 eta 18 11:30etan / urriak 12 eta 13 12:00etan eta 17:00etan. Antzezpenak Kortaberria familiak XVI. mendean nola bizi ziren eta beraien lanbideak erakutsiko ditu. Datak: urriak 12 eta 13 11:30-12:00, 13:00-13:30, 16:30-17:00, 18:00-18:30. Sagardoa kirikoketa erritmora Sagarra txikitzeko pisoiekin egiten den txalapartaren aldaera. Datak: urriak 12 eta 13. Interpretazio Zentroan: Ikusentzunezkoen ibilbidearen hasiera Urriak 12 eta 13, 10:15, 13:15 eta 16:15etan (euskaraz). Sagar erakusketa Ezkio-Itsason bildutako sagar bariedade desberdinak ikusgai. Sukaldaritza tailerra Errezetak Josu Landaren, Ezkioko Ostatuko sukaldariaren, eskutik: - Sagar, patata eta foie lasaina sagardo saltsarekin. - Sagar tarta. Josu Landa zumarratarrak El Bullin, Tubalen eta Bergarako Lasa jatetxean lan egin du, besteak beste. Duela 2 urte Ezkioko Ostatua zuzentzen du. Datak: urriak 17, 18:30etan. Lehiaketak: VI. Argazki Lehiaketa Sagardo astea kamaratik edo mugikorretik! Parte hartu eta lortu saria! Datak: Urriaren 9tik 18ra. Sagar edo sagardoarekin egindako errezeten lehiaketa Bidali igartubeiti@gipuzkoa.net -era eta lortu 2 lagunentzako afaria. Datak: irailak 16-urriak 20