Buen ambiente en XIII Sagar Uzta de Astigarraga
Descripción
Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / eventos / manzana / Sagar Uzta / cata guiada manzana Euskal Herria / Sagardoetxea / queso Idiazabal / cata guiada / queso Idiazabal / Rally Fotográfico Digital / concurso / tarta de manzana
rally fotográfico publicaciones degustación evento idiazabal concurso pincho pote tarta de manzana sagar uzta sidra sagardoaren lurraldea sagardoetxea manzana
Ficha
- Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
- Fecha: 2013-09-29
- Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
- Tipo documento: Blogs
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-003845
Texto completo
Sagar Uztak hamahirugarren edizioa bete du aurten tolaretako lanen hasiera ospatzeko eta sagarraren eta sagardoaren kulturan oinarrituriko jarduera ezberdinak izan dira Astigarragako talde eta herritarren laguntzarekin. Sagarra eta sagardoa protagonistak izan dira gaur Astigarragan. Urtero bezala, Foruen Plazan sagarraren azoka, sagardo dastaketa eta 2013 uztako lehen muztioaren elaborazioa izan dira, tolarean bertan muztioaren usadiozko elaborazio prozesua erakutsi delarik: kirikoketa, pisoiekin sagarra jotzea, txalaparta eta ekoiztutako muztioaren dastaketa. Oso harrera ona izan dute antolaturiko jarduerek: Idiazabal Gaztaren dastaketan 45 lagunek parte hartu dute (8-10 urteko haurrak eta helduak) eta 4 gazta ezberdinen ezaugarriak bereizten ikasi dute: itxura, azala, kolorea, begiak, usaia, egitura, zaporea eta arragustua. Sagar Tarta Lehiaketan 23 parte-hartzailek beren sukaldaritzako dohaiak erakutsi dituzte eta denera 2 sari banatu dira: Astiko Dendarien Elkarteako dendetan gastatzeko 100€ko txartela eta produktu ezberdinez osaturiko lotea. Lehendabiziko sariaren irabazlea Idurre Baigorrotegi izan da eta bigarren sariaren irabazlea Gaizka Dominguez izan da. Bestalde, 11 parte-hartzailek Sagar Uzta jaiko unerik garrantzitsuenen argazkiak atera dituzte VI. Argazki Rally Digitalean parte-hartuaz eta urriaren 18an argazki bilduma onenen sariak banatuko dira Sagardoetxea Museoan. Goizari amaiera emateko sagardotegien arteko sagar bilketa txapelketa izan da Foru Plazan Rezola, Petritegi, Zelaia eta Lizeaga sagardotegien artean. Lehia gogorraren ostean, Astigarragako Rezola sagardotegia izan da txapela eraman duena. Honetaz gain, ostegunean Astigarragako tabernetan ospatu zen pintxo-poteak bisitari asko bildu zituen eta ostiralean Roxario jatetxean ospatu zen Euskal Herriko sagarraren kata gidatuak ere harrera bikaina izan zuen.