Sagardoaren lurraldea

Nota de prensa "XIII. Sagar uzta Astigarran"

Descripción

Eventos / XIII Sagar Uzta 2013 / Astigarraga / Sagardoaren Lurraldea / actividades / pintxo-pote / degustación de manzanas / elaboración del primer mosto / degustación mosto / concurso de tarta de manzana / VI. Rally Fotográfico Digital

rally fotográfico astigarraga degustación evento concurso mosto pincho pote sagar uzta sagardoaren lurraldea

Ficha

  • Autor: Leire Alkorta
  • Fecha: 2013-09-26
  • Clasificación: 2.1. Sidra
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-003834

Texto completo

XIII. SAGAR UZTA ASTIGARRAGAN Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, irailaren 26, 27 eta 29an XIII. Sagar Uzta ospatuko da Astigarragan. Sagar Uzta, sagarraren festa da eta tolaretako lanen hasiera ospatzen du sagarraren eta sagardoaren kulturan oinarrituriko jarduerekin. Irailaren 26an, osteguna, sagarraren eratorriekin egindako pintxo-pote berezia ospatuko da Astigarragako tabernetan. Irailaren 27an, ostirala, Euskal Herriko sagarren eta muztioaren kata gidatua izango da Astigarragako Roxario jatetxean. Baina jarduera nagusiak irailaren 29an ospatuko dira, igandean. Herriko plazan bertako sagar erakusketa eta salmenta, sagardoa egiteko prozesu osoa eta lehen muztioaren elaborazioa eta dastaketa izango dira. Honetaz gain, ikusteko gauza ugari izango da: sagar dantza, kirikoketa, txalaparta, artisau produktuen salmenta, sagardo dastaketa eta salmenta, erakusketak, herri kirolak, herri bazkaria, argazki rally digitala, sagar tarta lehiaketa, gazta dastaketa haurrekin, etb… Aukera erakargarri asko, Sagardoetxea Museoko bisitaldiarekin osatu litezkeenak. Informazio gehiagorako: Sagardoaren Lurraldea Telf: +34 943 550 575 e-mail: info@sagardoarenlurraldea.com