Sagardoaren lurraldea

Nota de prensa de la evaluación " XIII Sagar Uzta 201"

Descripción

Eventos / XIII Sagar Uzta 2013 / Astigarra / nota de prensa / valoración / degustación sidra / manzana / elaboración primer mosto

ocio astigarraga valoración degustación apunte de prensa fiestas de la manzana sagar uzta manzana

Ficha

  • Autor: Leire Alkorta
  • Fecha: 2013-09-26
  • Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-003832

Texto completo

XIII Sagar Uzta 2013 Prentsa oharra Contacto: 943 550 575 info@sagardoarenlurraldea.com www.sagardoarenlurraldea.com
Sagardoaren lurraldea • El territorio de la sidra Kale Nagusia 48 • 20115 Astigarraga • Gipuzkoa • Tel: 00 34 943 550 575 • www.sagardoarenlurraldea.com 2
Giro bikaina Astigarragako XIII. Sagar Uzta egunean Sagar Uztak hamahirugarren edizioa bete du aurten tolaretako lanen hasiera ospatzeko eta sagarraren eta sagardoaren kulturan oinarrituriko jarduera ezberdinak izan dira Astigarragako talde eta herritarren laguntzarekin. Sagarra eta sagardoa protagonistak izan dira gaur Astigarragan. Urtero bezala, Foruen Plazan sagarraren azoka, sagardo dastaketa eta 2013 uztako lehen muztioaren elaborazioa izan dira, tolarean bertan muztioaren usadiozko elaborazio prozesua erakutsi delarik: kirikoketa, pisoiekin sagarra jotzea, txalaparta eta ekoiztutako muztioaren dastaketa. Oso harrera ona izan dute antolaturiko jarduerek: Idiazabal Gaztaren dastaketan 45 lagunek parte hartu dute (8-10 urteko haurrak eta helduak) eta 4 gazta ezberdinen ezaugarriak bereizten ikasi dute: itxura, azala, kolorea, begiak, usaia, egitura, zaporea eta arragustua. Sagar Tarta Lehiaketan 23 parte-hartzailek beren sukaldaritzako dohaiak erakutsi dituzte eta denera 2 sari banatu dira: Astiko Dendarien Elkarteako dendetan gastatzeko 100€ko txartela eta produktu ezberdinez osaturiko lotea. Lehendabiziko sariaren irabazlea Idurre Baigorrotegi izan da eta bigarren sariaren irabazlea Gaizka Dominguez izan da. Bestalde, 11 parte-hartzailek Sagar Uzta jaiko unerik garrantzitsuenen argazkiak atera dituzte VI. Argazki Rally Digitalean parte-hartuaz eta urriaren 18an argazki bilduma onenen sariak banatuko dira Sagardoetxea Museoan. Goizari amaiera emateko sagardotegien arteko sagar bilketa txapelketa izan da Foru Plazan Rezola, Petritegi, Zelaia eta Lizeaga sagardotegien artean. Lehia gogorraren ostean, Astigarragako Rezola sagardotegia izan da txapela eraman duena. Honetaz gain, ostegunean Astigarragako tabernetan ospatu zen pintxo-poteak bisitari asko bildu zituen eta ostiralean Roxario jatetxean ospatu zen Euskal Herriko sagarraren kata gidatuak ere harrera bikaina izan zuen.Sagardoaren lurraldea • El territorio de la sidra Kale Nagusia 48 • 20115 Astigarraga • Gipuzkoa • Tel: 00 34 943 550 575 • www.sagardoarenlurraldea.com 3 ???????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????? Antolatzailea: Sagardun Partzuergoa Sagardun Partzuergoa 2003. urtean sortu zen entitate publiko-pribatua da. Gaur egun Sagardoetxea, Euskal Sagardoaren Museoa kudeatzen du, Sagardo Berriaren Eguna eta Sagar Uzta ekitaldiak antolatzen ditu, sagardoaren kultura sustatzen du esperientzia turistiko ezberdinen bitartez eta “Sagardoaren Lurraldea” marka kudeatzen du. Sagardun Partzuergoaren osaketa: Administrazioa: Talde kulturalak: Astigarragako Udala - Astigar E.O.E. - Goldea Herri Kirol Batzordea - Gure Izarra - Mundarro Kirol Elkartea - Norberto Almandoz Musika Eskola - Xagu Xar - Zipotza kultur Elkartea Sagardotegiak: Kolaboratzaileak: Astiko Dendarien Elkartea, Erbitegi Etxeberri Kirikoketa Taldea, Astigarte, Restaurantes Roxario e Ibai-Lur, bares Ikatza, Bukoi, The Robin, Sagartxo, Irati, Kupela, Txotx, Txiki, Ekaitz y Pastoriza, Calderería Laubide, Marisol Yaben, Pastain Argazkiak, Josu Osa, Behemendi, D’Elikatuz eta bolondres lana egiten duten guztiak. Babesleak:
Kale Nagusia 48 20115 Astigarraga - Gipuzkoa t: 00 34 943 550 575 f: 00 34 943 331 311 info@sagardoarenlurraldea.com www.sagardoarenlurraldea.com www.facebook.com/SagardoarenLurraldea twitter: @sagarlur_es | @sagarlur_eu