Nota de prensa "Santa Ana 2013, XXXVIII Sagardo Eguna de Astigarraga"
Descripción
Eventos / Santa Ana / Astigarraga / XXXVIII Sagardo Eguna de Astigarraga / nota de prensa / programa
astigarraga programa apunte de prensa sagardo egunak santa ana
Ficha
- Autor: Leire Alkorta
- Fecha: 2013-01-26
- Clasificación: 5.2. Días de la sidra
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-003829
Texto completo
SANTA ANA 2013, XXXVIII SAGARDO EGUNA ASTIGARRAGAN Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, Santa Ana egunean (Uztailak 26) Astigarragako XXXVIII. Sagardo Eguna ospatuko da eta bertan, Astigarraga eta inguruko hogei bat sagardogileek 2.000 sagardo botila eskainiko dizkiete festara gerturatzen diren bisitariei. 1976. urteaz geroztik ospatzen den Astigarragako Sagardo Egun hau, Euskal Herria osoan ospatzen diren guztien artean zaharrena da. Santa Ana eguna baserri giroko festa da eta bertan, herri kirolak, euskal dantzak, bertsolariak, idi-demak, etb. izaten dira egun osoan zehar. Aurreikusitako egitaraua honakoa da: 09:30 Iturengo Joaldunak. 09:30 Astigarragako trikitilari gazteak. 11:30 Santa Ana eguneko ospakizunak Foru Plazan: - Sagardo dastaketa. - Gozogintza azoka: erakusketa eta dastaketa. - Idi dema 1.700 Kg-ko harriarekin: Aiako Izeta, Errenteriako Rafa Irarreta eta Igeldoko Olasagasti. 12:00 Bertsolariak: Xabier Zeberio eta Aitor Mendiluze. 14:30 Bazkari herrikoia. 18:00 Herri kirol jaialdia Foru Plazan. Auzoen arteko giza proben norgehiagoka eta gazteen arteko belargintzako probak. 18:30 “On egin mon amour” clown ikuskizuna Apeztegi plazan. 19:30 Trikitilariak. 20:00 Laiotz taldea Joseba Barandiaran plazan. Hegaluze pintxoak eta Gernikako piperrak parrillan erreta. 23:30 Laiotz musika taldea Joseba Barandiaran plazan. 00:00 Aborto fallido, Anboters eta Txema taldeak txosnan. Información: Sagardoaren Lurraldea Telf: +34 943 550 575 / info@sagardoarenlurraldea.com