Sagardoaren lurraldea

El Baserri Egun ha sido para las mujeres

Descripción

Museos /Museo Igartubeiti / Exposición "Paisaje y memoria: las mujeres de Ezkio-Itsaso" / V Baserrien Eguna /

exposiciones caserio museo igartubeiti museo

Ficha

  • Autor: Miryan Galilea
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2013-06-17
  • Clasificación: 6.5. Museos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-003827

Texto completo

Omenaldia emakumeak landa ingurunean izan duen paperari egin nahi izan diote V. edizio honetan. Erakusketa, krema eta ukenduak egiteko tailerra, solasaldia, bazkari herrikoia eta dokumental bat ikusteko aukera egon zen. V. Baserri Eguna ospatu zuten atzo Ezkio-Itsasoko Igartubeiti Baserri Museokoek, ohituta gauden ekitaldiak alde batera utzi eta aurten beste ukitu berri bat eman diotelarik. Edizio honetan emakumeak landa ingurunean izan duen paperari eskaini nahi izan diote baserri eguna eta atzoko jardunaldian zehar aurrera eramandako ekintzak honen inguruan izan ziren. «Landa ingurunea bere bizimodua bihurtu duten egungo emakumeen esperientzien bitartez, gaur egungo ikuspegitik gerturatu nahi izan dugu gai honetara. Baserrietan garai eta egoera ezberdinetan bizi izan diren eta baserriaren zein garapenean ekarpenak egin dituzten emakumeek burututako lanari esker ona eskaintzeko eguna da», diote museotik. Giro ederra izan genuen atzo egun osoan zehar eta parte hartzea ere polita suertatu zen Igartubeitin, antolatutako tailer eta ekitaldietan, bazkarian, edo baserria ezagutzera gerturatu zirenen artean. Jarduerak Goizeko 11:00etan hasi ziren ospakizunak, interpretazio zentruan dagoen «Paisaia eta memoria: Ezkio-Itsasoko emakumeak» erakusketaren inaugurazioarekin batera, baserriko atarian «Krema, ukendu eta enplastoak» egiten ikasteko tailerra aurrera eraman zen Itziar Salegi, naturopata eta aromaterapeutaren eskutik. Guztira 30 pertsona inguruk parte hartu zuten azken honetan, apunteak hartu, azalpenak adi entzun eta zalantza guztiak galdetu zituztelarik: materialak non lortu, landareak nola erabili, ukenduak nola egin, neurriak hartu... Erakusketan berriz, landa inguruneko emakumeen bizitzaren inguruko ibilbidea ikusi ahal da, Ezkio-Itsasoko emakumeen testigantza bideoekin batera. Hau udara osoan zehar egongo da ikusgai interpretazio zentruan. Ikastaroa amaitu eta Maite Aristegiren eskutik, Bergarako Lamaino Etxeberri nekazaletxeko jabea eta EHNE sindikatuko idazkari ohiak, ekofeminismoari buruzko solasaldia egon zen; jarraian herri bazkaria ospatu zuten bertaratutakoek. Menu berezia izan da aurtengoa ere; oilasko errea alde batera utzi eta arrainari heldu diote oraingoan «Ajoarriero»a dastatzeko aukera eskainiz. «Gaur egungo gure plater askoren sorrera garai bateko ohitura eta bizimoduetan dago. 'Ajoarriero'aren sorrera baserrien garapenaren garaian, XVI eta XVII. mendeen artean kokatzen da. Mandazainek eta ostalari emakumeek eman zioten itxura plater honi, pixkanaka pixkanaka bideetatik ostatuetara, kultur gastronomiko platerean bihurtu arte», azaltzen dute Igartubeititik. Atzo jandakoa Ezkioko Argindegi ostatukoek prestatu zuten apropos; eztarria bustitzeko, noski, sagardoa egon zen. Eta V. Baserri Egun honekin amaitzeko, bazkaldu ostean, «Gaur zortzi azokan» Ordiziako azokaren 500. urteurrena dela eta ekoiztutako dokumentala ikusteko aukera egon zen, Ordiziako Kimetz Emakumeen Elkarteak utzita. Ordutegia Igartubeitiko ordutegia honako hau da: asteazkenetik igandera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00retatik 19:00etara; astelehenetan eta asteartetan itxita egoten da; eta jaiegunetan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00retatik 19:00etara. Bisita gidatuak: 11:00, 12:30 eta 17:00etan. Oilaskoa ordez, aurten «Ajoarriero»a dastatzeko aukera egon zen bazkari herrikoian