Sagardoaren lurraldea

Muchas actividades en las fiestas de San Juan de Albatzisketa

Descripción

Eventos / Otras actividades / Fiestas de San Juan /Albatzisketa / barrikote / degustación de sidra

abaltzisketa ocio barrikote sidra

Ficha

  • Autor: E. Belauntzaran
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2013-06-15
  • Clasificación: 5.8. Otros
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-003825

Texto completo

Zaldi lasterketa iragarri dute aurtengoan ere San Juan bezpera egunerako Dena prest dute Abaltzisketan aurtengo San Juan jaiak ospatzeko. Ostiralean, hilak 21, gaueko 21:00tarako barrikotea antolatu dute plazan. Afaria norberak eraman beharko du. Ondoren, erromeria egongo da Kupela taldearekin. Hurrengo egunean, larunbata, goizeko 10:00etan umejolasak egon dira. Antolatzaileeka ditzera eman dutenez ohe elastikoak, aparfesta. izango dira plazan. Arratsaldeko 15:30etan XI. Mus Txapelketa burutuko da. Gaueko 21:00etan sagardo dastaketa egongo da herriko plazan: Larrarte, Isastegi, Rufino, Etxeberria, Zalbide, Begiristain, Sarasola, Aburuza, Zabala, Urbitarte eta Itsasburuko sagardoa dastatu ahal izango dira. Ondoren, erromeria Unsain anaiekin Ekainak 23an, San Juan bezpera, goizkeo 10:30etan futbol partida iragarrita dago. Arratsaldean berriz, 18:00etan hasit, Zaldi laterketa antolatu dute Amezketatik Abaltzisketara. Ondoren, herritarren arteko jokoak izango dira plaza inguruan. Gaueko 21:00etan San Juan dantza eta Soka dantza herriko gaztetxoek dantzaturik. Jarraian, dantzaldia Gugaz taldearekin. Aurtengo San Juan eguna astelehena, goizeko 11:00etan Meza Nagusia izango da. Ondoren, herriko gazteen trikitixa emanaldia egongo da. Bitartean, jubilatuentzako hamaiketakoa eskainiko da. Arratsaldeko 13:00ean IX. Toka txapelketa izango da. Gero, arratsaldeko 18:00etan hasita pilota partidak iragarrita daude herriko pilotalekuan. Gaztetxoak, Eneko Gorostidi - Beñat Gorostidi Ugaitz Mujika eta Ander Balerdiren aurka neurtuko dira. Julen Otamendi eta Joseba Galluralde gazteak Axier Alonso eta Egoitz Gorostidiren aurka arituko dira. Gaueko 21:00etan herri afaria egongo da. Ondoren, kafeahartu bitartean, Mikel Artola eta Unai Mendizabal bertsolariak arituko dira eta festei amaiera emateko, erromeria Elustondo anai-arrebekin izango da. Horrela amaituko dira jaiak Aabltzisketan. Hala ere, ekainaren 30ean, San Pedro eguneko ospakizuna izango da Larraitzen. Egun horretan, eguerdiko 12:30etan Meza Nagusia izango da eta ondoren, hamaiketakoa eta trikitilariak. Arratsaldean berriro trikitixa iluntzera arte egongo da