Sagardoaren lurraldea

Usaintsua eta edan erraza

Descripción

Bizkaiko Sagardoaren aurtengo lehen botila ireki eta dastatu dute ekoizleek. Zapore atseginekoa eta arina dela iragarri dute. 300.000 litro merkaturatuko dituzte.

bizkaia asociación de productores de sidra de bizkaia botella sidra cosecha

Ficha

  • Autor: Ibai Maruri Bilbo
  • Fuente: Berria
  • Fecha: 2009-06-05
  • Clasificación: 2.1. Sidra
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-000382

Texto completo

Bizkaiko Sagardoaren aurtengo lehen botila ireki eta dastatu dute ekoizleek. Zapore atseginekoa eta arina dela iragarri dute. 300.000 litro merkaturatuko dituzte. Sekulakoa». Lehen zurrutada edan ondorengo hitzak dira. Bizkaiko sagardoaren aurtengo aurreneko botila ireki zuten atzo eguerdian, Bilbon, eta aurkezpenera bildutakoek dastatzeko aukera izan zuten. Bizkaiko Sagardogileen Elkarteko kide diren 11 upategiek etxeko sagarrari ateratako zukua «primerakoa» dela adierazi zuten guztiek. Jose Antonio Zamalloa da elkarteko presidentea. Sagardoa herrialdeko ia eskualde guztietan ekoizten dela azaldu zuen: Lea-Artibain, Durangaldean, Mungia aldean, Arratian... Urterik urtera gora egiten dute ekoizpenean. Aurten merkaturatuko duten sagardo kopurua %30 igo da, iazkoarekin alderatuta. Hala, 300.000 litro baino gehiago ekoitzi dituzte. «Ekoizpena merkatuak ezartzen du. Eskaria handitzen bada, ekoizleek gehiago ekoitziko dute». Botila guztiak Bizkaian merkaturatuko direla argitu zuen Zamalloak. Bizkaiko sagarrondoen fruitua baino ez da erabili ekoizpenean. Horixe da, hain zuzen ere, elkarteko kide izateko bete beharreko baldintzetako bat. Uzta oparoa izan da, soberakinak ere izan dituzte, eta kanpora saldu dute. Hori-berdexka koloreko sagardoa da aurtengoa. Sudurrera gerturatutakoan usain sendoa duela esan zuen Zamalloak, fruta usaina. Dastatzeko, berriz, «arina, atsegina eta edan erraza». Kortxoa kendu eta edalontzira Gurutze Beitia aktore bilbotarra aukeratu dute urte osoan Bizkaiko Sagardoa ezagutzera emateko. Bera izango da enbaxadore lanak egingo dituena. Egun Euskal Herrian egiten dituzte promozio kanpainak. Baina Beitiak munduko beste herrialde batzutan ere ezagun egitea nahi luke. «Orain dela gutxi entzun dugu Bizkaiko Txakolina New Yorken ere edan daitekeela. Ea datorren urtean sagardoarekin lotuta antzeko albistea ematen diguten». Kargua hartutakoan sagardoa oso gustuko duela aitortu zuen. Haren ustetan, gainera, edozein ordutan hartzeko balio duen edaria da. «‘Sagarra baino osasuntsuago’ esaten da. Fruita bera ona bada, sagarretik datorrenak ere ona izan behar du, ezta?». Berehala jaso zuen erantzuna. Aitor Intxaurraga sagardogileen elkarteko presidenteordeak aurtengo aurreneko botila ireki zuen, eta Beitiari zerbitzatu zion beste inori baino lehen. Fresko edan behar dela azaldu zuen, «12-13 gradutan ». Zerbitzatu aurretik botila astintzea komeni dela ere aipatu zuen, hondoan dauden usainak edari osora hedatzeko. Burua apur bat makurtu eta bekokiaren parera igo zuen botila: «Ga- raiera honetatik bota behar da, eta kristalaren kontra apurtu behar du, gasak eta usainak askatzeko». Edalontzira zurrutada batean edateko beste sagardo atera behar dela ohartarazi zuen Intxaurragak. Eta azkar-azkar edan, usainaz eta zaporeaz apurrik galdu gabe gozatzeko. Hala egin zuten, bada, ekitaldira joandako sagardo ekoizle guztiek. Arratsaldean, berriz, nahi zuen guztiak izan zuen dastatzeko aukera, Zazpikaleetan egin zuten bertso-triki poteoari esker.