Los mejores sagardogiles estarán presentes en el concurso de sidras de Santiago
azpeitia concurso sagardo egunak sidra
Ficha
- Autor: Eli Aizpuru
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2009-07-22
- Clasificación: 5.2. Días de la sidra
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-000380
Texto completo
Uztailak 25a, Santiyo Eguna, gerturatzen ari zaigu eta horrekin lotuta, urtero legez, eta aurtengoa 37.a da, Sagardo lehiaketa ere badatorkigu. Eguerdiko 12etan hasita, Gipuzkoako txoko desberdinetako 23 sagardogile izango dira lehiaketan. Hernani, Andoain, Donostia, Aduna, Astigarraga, Asteasu, Ikaztegieta, Errenteria eta Legorretatik etorritako sagardo onenak edateko aukera izango da Herriko Plazan. Tartean, herrikoa. Añota Sagardotegiko altxorra ere ez da faltako. Sagardogile bakoitzak 120 botila ekarriko ditu, 3.000 inguru bilduko dira guztira. Azpeitian ohi den bezala, bi lehiaketa izango dira: bata, ofiziala, edo taula gainean epaimahaiko 8 lagunek puntuatuko dutena eta herrikoia, bestea, herriko elkarte desberdinetako kideek postuz postu dastatuko dutena. Puntuazioa emateko garaian ere, Sagardogile elkarteak hala eskatuta, orri bereziak izango dituzte, kriterio berdinak jarraitu ahal izateko, «10eko taula batean, koloreari bat edo bi puntu emango zaizkio. Usainari, 1etik 3ra eta zaporea 1etik 5era bitartean puntuatuko da», azaldu du antolatzaile den Xanti Lazkanok. Aurtengoan bada nobedade bat ere. Epaimahaikideek erabiliko dituzten markagailuak «gauzak errazteko zenbaki guztiak dituen aparatu bat izango dugu, lehengo kartelen partez». Emakumeak epaile Aurtengoan antolatzaile lanetan jardun ohi duten Loiolatxo, Landeta eta Goikabi elkartekoek deialdi bat ere luzatu dute. Epaile lanetan emakumeak egoteko deialdia. «Berdintasuna eskatzen den garai honetan, gustatuko litzaiguke epaima lanetan emakumeren bat izatea, eta herritarra, ahal izanez gero». Emakumeren batek interesa izango balu, antolatzaileengana edo udaletxera hurbildu eta izena ematea besterik ez duela azaldu dute. Antolatzaileek urtero laguntza eskaintzen duten elkarteetako kideei ere eskerrak luzatu dizkiete. Izarraitz, Irrintzi, Iturri, Gure Ametsa, Oilo Soro edo Txalintxo, besteak beste, Udalarekin batera. Sagardoa edateko edalontzia 2 eurotan salduko da. Guztira 2000 baso ipiniko dituzte,Horrez gain, txekor pintxoak ere izango dira. eta gazta eta ganadu lehiaketa ere ez dira faltako.