El 26 de julio se celebrará Santa Ana, el Sagardo Eguna de Astigarraga
Descripción
Sagardoaren Luarraldea / publicaciones / eventos / Santa Ana / Astigarraga / Sagardo Eguna / sidra / degustación /pryueba de bueyes
ocio astigarraga degustación prueba de bueyes sagardo egunak sidra santa ana
Ficha
- Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
- Fecha: 2013-07-15
- Clasificación: 5.2. Días de la sidra
- Tipo documento: Blogs
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-003786
Texto completo
Santa Ana egunean (Uztailak 26) XXXVIII. Sagardo Eguna ospatuko da Astigarragan eta bertan, Astigarraga eta inguruko hogei bat sagardogileek beren sagardoa eskainiko diete bisitariei. 1976. urteaz geroztik ospatzen den Astigarragako Sagardo Egun hau, Euskal Herria osoan ospatzen diren guztien artean zaharrena da. Santa Ana eguna baserri munduko festa da eta bertan, herri kirolak, euskal dantzak, bertsolariak, idi-demak, ume jolasak, berbena, dantzaldiak eta abar izaten dira egun osoan zehar. Aurreikusitako egitaraua honakoa da: 09:30 Iturengo Joaldunak. 09:30 Astigarragako trikitilari gazteak. Santa Ana eguneko ospakizunak Foru Plazan: 11:30 - Sagardo dastaketa. - Gozogintza azoka: erakusketa eta dastaketa. - Idi dema 1.700 Kg-ko harriarekin: Aiako Izeta, Errenteriako Rafa Irarreta eta Igeldoko Olasagasti 12:00 Bertsolariak: Xabier Zeberio eta Aitor Mendiluze. 14:30 Bazkari herrikoia. Txartelak Zipotza tabernan salgai. Elkartasun bazkaria Gazte Asanbladaren txosnan. 18:00 Herri kirol jaialdia Foru Plazan. Auzoen arteko giza proben norgehiagoka eta gazteen arteko belargintzako probak. 18:30 “On egin mon amour” clown ikuskizuna Apeztegi plazan eta euria eginez gero eliz atarian. 19:30 Trikitilariak. 20:00 Laiotz taldea Joseba Barandiaran plazan. Hegaluze pintxoak eta Gernikako piperrak parrillan erreta. 23:30 Laiotz musika taldea Joseba Barandiaran plazan. 00:00 Aborto fallido, Anboters eta Txema taldeak txosnan Gazte Asanbladak antolatua.