Sagardoaren lurraldea

XIII Sagar Uzta en Astigarraga, el 29 de septiembre

Descripción

Sagardoaren Luarraldea / argitalpenak / ekitaldiak / manzana / sidra / Astigarraga / degustación sidra / kirikoketa/ mosto / Sagar Uzta / txalaparta

ocio astigarraga degustación kirikoketa mosto fiesta de la manzana sagar uzta sidra txalaparta

Ficha

  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
  • Fecha: 2013-08-22
  • Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-003778

Texto completo

Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, irailaren 26, 27 eta 29an XIII. Sagar Uzta ospatuko da Astigarragan. Sagar Uzta, sagarraren festa da eta tolaretako lanen hasiera ospatzen du sagarraren eta sagardoaren kulturan oinarrituriko jarduerekin. Irailaren 26an, osteguna, sagarraren eratorriekin egindako pintxo-pote berezia ospatuko da Astigarragako tabernetan. Irailaren 27an, ostirala, Euskal Herriko sagarren eta muztioaren kata gidatua izango da Astigarragako Roxario jatetxean. Baina jarduera nagusiak irailaren 29an ospatuko dira, igandean. Herriko plazan bertako sagar erakusketa eta salmenta, sagardoa egiteko prozesu osoa eta lehen muztioaren elaborazioa eta dastaketa izango dira. Honetaz gain, ikusteko gauza ugari izango da: sagar dantza, kirikoketa, txalaparta, artisau produktuen salmenta, sagardo dastaketa eta salmenta, erakusketak, herri kirolak, herri bazkaria, argazki rally digitala, sagar tarta lehiaketa, gazta dastaketa haurrekin, etb… Aukera erakargarri asko, Sagardoetxea Museoko bisitaldiarekin osatu litezkeenak.