Sagardoaren lurraldea

Mucha gente en el Sagardo Eguna de Astigarraga el día de Santa Ana

Descripción

Sagardoaren Luarraldea / argitalpenak / ekitaldiak / Astigarraga / Santa Ana / Sagardo Eguna / sidra / degustación sidra / prueba de leyes

ocio astigarraga degustación sagardo egunak sidra santa ana

Ficha

  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
  • Fecha: 2013-07-26
  • Clasificación: 5.2. Días de la sidra
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-003777

Texto completo

Aurten ere jende ugari bildu da Santa Ana egunez (uztailak 26) Astigarragako plazan ospatu den XXXVIII. Sagardo Egunera, eguraldia lagun, sagardoa dastatzeko giro ederra egin baitu. Aurtengoan, 20 sagardogileren parte-hartzea izan da eta denera 2.000 sagardo botila baino gehiago eskaini dituzte Sagardoaren Lurraldeako eta Astigarragako sagardogileek. Beroak, festaren erakargarritasunak, sagardo dastaketak, musikak eta idi-demak, Santa Ana egunaren parte-hartzea mailarik gorenera igo dute eta egun osoan zehar ospatutako jarduera guztiek jendea erruz bildu dute. Goizean, Iturengo Joaldunek festari hasiera eman diete eta ondoren, gozogintza azokari hasiera eman zaio, bertan erakusketa eta dastaketa izan direlarik. Bien bitartean, sagardo dastaketak jendearen kuriositatea eta egarria asetu ditu Foru Plazan, bertan elkartutako lagunek giro ezin hobeaz gozatu dutelarik. Idi-demak eta bertsolarien saioak goizeko jardunaldiari amaiera eman diete eta eguerdian bazkari herrikoia izan da. Arratsaldean, herri kirol jaialdia, clown ikuskizuna, trikitilariak, Laiotz taldearen emanaldia eta hegaluze pintxoak eta Gernikako piperrak parrillan erreta dastatzeko aukera izan da.