Sagardoaren lurraldea

Santio jaiak 2009

astigarraga sagardo egunak sidra santa ana

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2009-07-24
  • Clasificación: 5.2. Días de la sidra
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • Signatura: P10-21
  • »
  • Código: NA-000377

Texto completo

Santio eguna bihar bada ere, Astigarragako jaiak atzo hasi ziren eta gaur, bezperan ere, ez da festa girorik faltako. Haur jolasak, kirol txapelketak eta kon¬tzertuak nagusituko dira. Igandera arte iraungo dute festek, Santa Ana eguneko ospakizunekin. Zangozako merindadeko herritarrak bertan izango dira jaiak girotzeko. 2009/07/24 - Ostirala ATZO arratsaldean hasi ziren Santioak Astigarragan, eta gaurtik aurrera ez da festa giroa faltako. Haurrek esaterako, jolasak izango dituzte goiz eta arratsalde. Eguerdian berriz, 14:30etan, gosea ase¬tzeko moduko bazkaria izango da txosnetan. Arratsaldea kirol txapelketek girotuko dute. 19:00etan hasita, pala txapelketa izango da, 20:00etan areto futbolekoa eta 20:30etan, eskupelota jaialdia. Gauean, kontzertuen txanda izango da. 23:00etan, Ze Esatek eta Impekables taldeek joko dute txosnetan. J. Barandiaran plazan, 23:30¬etan, Golden Apple Quartet izango da. Gauerdian berriz, urteroko tradizioari jaraituz, kanpai-errepika egingo da Done Jakue ermitan. Gauerdia pasata, La Decadak taldea entzuteko aukera izango da J. Barandia¬ran plazan. Santio eguna bihar
Santio eguna ere ekitaldiz gainezka esnatuko da. Goizeko Dianaren ondoren, kirol txapelketak izango dira. Goizeko 11:00etan berriz, meza nagusia egingo da Done Jakue ermitan, Santiagoren omenez. Arratsaldean, 16:00etik aurrera, herritar eta kanpoko jende ugari biltzen dituen Goitibehera Txapelketaren txanda izango da. Honetaz gain, umeentzako jolasak, eta dantza eta bertsosaioak izango dira, herritarren gozamenerako. Gauean, musikaren txanda izan¬go da, kontzertuak izango dira nonahi: 22:30etan Abiba Diskoteka hasiko da J. Baran¬diaran plazan eta 23:00etan, Tri¬fulka eta Itziarren Semea. Az¬kenik, 23:30etan Larrain dantza abiatuko da Foru plazatik. Igandean Santa Ana egun haundia
Igandekoa egun haundia izango da astigartarrentzat, eta horregatik indarrak har¬tzen joateko, gosaria izango da txosnetan, 07:00etan. Santa Ana eguneko ospakizunak 11:00etan hasiko dira Foru plazan. Bertara hurbiltzen direnek denetarik izango dute goiz pasa ederra egiteko: sagardo dastaketa, idi dema, bertsoak... Honez gain, 11:00etatik arratsaldera bitartean, 10.000 litroko zurezko kupela osatuko dute. Gaur egun, zaila da tamaina horretako kupelagilerik aurkitzea. Piezaz pieza plaza batean montatuko den lehen aldia izango da. Eguneko protagonistak izango dira, baita ere, Zan¬gozako herritarrak. Goizean ongietorria jaso eta egun osoan zehar, ekintza ugari burutuko dituzte euren herriaren eta kulturaren erakusgarri. Jaiak agurtzeko, 23:00¬etan su festa izango da. 23:15etan, zezensuzkoak aterako dira herriko kaleetan barrena, eta musika jar¬tzen arduraduna Trakets taldea izango da. Txosnetan berriz, bertara hurbiltzen diren herritarrek, 01:30etan emango diete agurra aurtengo festei. EGITARAUA Uztailak 24
11:30?Haur parkea Foru plazan.
13:00 Gazte kalejira txosnetan
14:30?Bazkaria txosnetan.
16:30?Karaokea txosnetan.
17:00?Haur parkea.
18:00 Apar jaia Foru plazan.
19:00?Mutil Gazteak txaranga eta II. Pala Txapelketako finalak.
20:00 XXIX. Areto Futboleko Txapelketa kiroldegian.
20:30 Jose Luis Berakoetxearen oroimenean, eskupilota jaialdia.
23:00 kontzertuak txosnetan: Impekables eta Ze Esatek.
23:30 Golden Apple Quartet J. Barandiaran plazan.
00:00 Usadiozko Kanpai-errepika Done Jakue ermitan.
01:30 La Decada taldea J. Barandiaran plazan.

Uztailak 25
07:00?Aulki jokoa Foru plazan.
09:30 Txistularien diana.
10:00 Iker Ruizen omenezko IX. 3x3 Saskibaloi Txapelketa kiroldegian 18:00ak arte.
11:00 Meza Nagusia Done Jakue ermitan.
11:00 4-11 urteko umeen II. Txirrindularitza Txapelketa.
11:30 Xake Txapelketa Apeztegi plazan.
13:00?Los Pasai txaranga.
16:00?VI. Goitibehera Txapelketa herrikoia Bordatik Mendiola baserriraino.
18:00 Astigar elkarteko dantzarien erakustaldia pilotalekuan.
18:30 Bertso Desafioa txosna-gunean.
19:00 Zezen puzgarrien entzierroa pilotari kalean.
20:30 Niño Costriniren zirku ikuskizuna Sagartxo plazan.
22:30 Abiba Diskoteka J. Barandiaran plazan.
23:00 Kontzertuak txosnetan: Trifulka eta Itziarren Semea.
23:30 Larrain-Dantza Foru plazatik abiatuta.
00:30 Abiba Diskoteka.

Uztailak 26
07:00 Gosaria txosna-gunean.
10:00 Iturengo Joaldunak.
10:30 Zangozako fanfarre gaztearen eta gaiteroen Kalejira.
11:00 Herriko trikitilari gazteen Kalejira.
11:00 Astigarragako VII. Herri Krosa.
11:00 Sta. Ana eguneko ospakizunen hasiera Foru plazan.
11:00 Sagardo dastaketa.
11:00 10.000 litroko zurezko kupela osatzeko lanen hasiera.
11:00 Zangoza merindadeko artisauen erakusketa.
12:00 Idi Dema: Rafa Irarreta eta Iñaki Olidenen idiak.
12:30 Zangozarrei ongietorria:abesbatza eta dantzarien emanaldia.
12:45 Bertsolariak: Aitor Mendiluze eta Igor Elortza.
14:30 Bazkaria Rezola sagardotegian.
17:00 Urban Bai-ren erakustaldia Pilotari kalean.
17:30 Zangozako dantzarien emanaldia Foru plazan.
18:00 Herri Kirolak Astigarragako eta Zangotzako herritarren artean.
18:00 Toka Txapelketa herrikoia Foru plazan.
18:30 Armando Rissottoren Circ-Cabaret txotxongilo ikuskizuna Apeztegi plazan.
19:00 Kupelaren bukaera eta aurkezpena: txalapartariak eta bertsolariak Foru plazan.
19:30 Ipuin kontaketa nafar historiari buruz zangozarren eskutik Apeztegi plazan.
20:00 Abesbatzaren saioa eta Zangozarrei agurra Foru plazan.
20:00 Trakets taldea J. Barandiaran plazan.
20:30 Afari-merienda txosnetan
23:00 Su Festa Astondoa etxearen eskutik.
23:15 Zezensuzkoa eta Trakets taldea J. Barandiaran plazan.
01:30 Jaien agurra txosnetan.