Las Fiestas de Santiago de Astigarraga culminan con un abarrotado día de Santa Ana
astigarraga degustación deportes rurales tonel sagardo egunak sidra santa ana
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2009-07-27
- Clasificación: 5.2. Días de la sidra
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-000376
Texto completo
Astigarragan Santioak ospatzen diren arren, Santa Ana egunak garrantzi berezia du eta atzo ere agerian geratu zen. lau egunez santio jaiak ospatu dira astigarragan eta atzo, santa ana egunarekin amaitu ziren. jaiek iraun duten egun guztietan izan da giro ederra, baina batez ere, atzoko eguna da nabarmentzekoa. izan ere, astigarragan santioak ospatzen diren arren, santa ana eguna izaten da garrantzitsuena, eta egunean zehar jende asko gerturatzen da herrira. atzo ere hala izan zen, eguraldiak lagunduta. batez ere 11:00etatik aurrera bildu zen jendea foru plazan, urteroko sagardo dastaketa hasi zenean. idi demak, herri kirolek, bertsolariek eta rezola sagardotegian egindako bazkariak ere jendea erakarri zuen, baina ikusmin haundiena 10.000 litroko kupela osatzeko lanek sortu zuten. halako tamainako kupelak ez dira gaur egun egiten eta asturiasetik ekarri zuten materiala eta egilea. zangozakoak protagonista bestalde, aurtengo gonbidatu bereziak zangozakoak izan dira eta protagonismoa izan zuten atzoko egunean. jaiak atzo amaitu baziren ere, musikarik ez zen falta izan gau partean. traketsek parrandarako gogoa piztu zuen. txosnetan, berriz, 01:30etan egin zuten agurra.