Sagardoaren lurraldea

Gran día el de hoy en las fiestas de Astigarraga

programa santa ana

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2009-07-26
  • Clasificación: 5.2. Días de la sidra
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-000375

Texto completo

Santa Ana eguna ospatuko da gaur Astigarragan Santio jaien barnean. Egun berezia da gaurkoa eta ekitaldi ugari izango da. astigarragan santio jaiak ospatzen badira ere, santa ana eguna berezia izaten da. hori dela eta, ekitaldi mordoa antolatu dute gaurko, jaien azken egunerako. goizaldera arte parranda egin dutenentzat gosaria izango da 07:00etan txosna gunean. jai giroa, ordea, 10:00etatik aurrera hasiko da. iturengo joaldunak, zangozako fanfarreak, herriko trikitilariak, herri krosa... dena dela, eguneko ospakizunen hasiera ofiziala 11:00etan izango da foru plazan. sagardo dastaketarekin hasiko da. 12:00etan idi dema izango da, ondoren bertsolariak; 14:30etan berriz, bazkaria rezola sagardotegian. arratsaldean zangozako dantzarien emanaldia, herri kirolak, abesbatzaren emanaldia eta haurrentzako ipuin kontaketa izango dira, besteak beste. ilunabarrean, traketsek joko du j. barandiaran plazan. bertan zezensuskoa ere izango da 23:15etan. txosna gunean, berriz, afari-merienda egingo da 20:30etan eta 01:30etan jaien agurra.