Sagardoaren lurraldea

Este año bno abrá Concurso de manzana de Régil ni feria

Descripción

Eventos / concursos / Concurso de Manzana de Régil y Feria de productos de caserío / Ayuntamiento de Gabiria

evento concurso

Ficha

  • Autor: G. Murua
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2011-11-06
  • Clasificación: 5.6. Concursos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-003707

Texto completo

Azaroaren hirugarren igandean Erbie elkarteak, Gabiriako Udalaren eta Diputazioaren laguntzaz, antolatu ohi duen 'Errezil Sagar Lehiaketa eta BaserrikoProduktuen Azoka' ez da egiterik izango aurten, antolatzaileen iritziz, sagar urte eskasa izan delako eta, ondorioz, ezinezko izango litzatekeelako aurrekoekitaldietako mailari eustea. Bistan da urte batean sagarrondoek sagar ugari ematen dutenean, hurrengo urtean gutxi edo ia batere ez dutela ematen, eta,antolatzaileen iritziz, urtero antolatu ahal izateko hautsi beharra dago sagarrondoen berezko ziklo hori eta hori sagarrondo enanoak aldatuz lor daiteke, enanoekia urtero ematen baitute, eta horrela beteko litzateke antolatzaileen helburua, hau da, urtero antolatu ahal izatea. Horrela, ba, kontuan izanik orain arte egin direnlehiaketetan 15-20 baserritarrek hartu dutela parte, nahiz eta aurten lauzpabost baserritarrek sagar dexente izan, Erbie elkartekoen iritziz kopuru horrekin ezin dalehiaketarik antolatuBestalde, errezil sagarraren inguruan egin ohi den azokara kanpotik etortzen diren ikusle eta erosleei begirunea zor zaiela pentsatzen dute antolatzaileek etaaurten, beti ere antolatzaileen iritziz, ezinezko izango litzateke urtero etortzen diren ehundaka eta ehundaka lagun horien nahiak asetzea.Beraz, arrazoi horiengatik ez da aurten errezil sagarraren inguruan antolatu ohi den festa egiterik izango eta Erbie elkartekoek datorren urterako dei egiten dieherritarrei eta kanpotik etortzen diren ikusle eta erosleei, aurten baino urte hobea izango den itxaropenez.