Para disfrutar del primer zumo de manzana
Descripción
Eventos / Sagar Festa / Hendaia / exposición de manzana / degustación manzana / sidra de Lapurdi / variedades manzana
variedad degustación evento exposiciones hendaya fiesta de la manzana
Ficha
- Autor: Nagore Rodríguez
- Fuente: Berria
- Fecha: 2011-10-13
- Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-003687
Texto completo
Sagar erakusketa, sagardo dastatzea eta bazkaria egingo dituzte igandekoSagardo Festan.Irailetik azarora bitartean, sagarrabiltzeko garaia da, eta horregatikhainbat herritan festak antolatzendituzte garai horretan fruituarenbueltan. Igande honetan Hendaiaren(Lapurdi) txanda izango da,Sagarraren Festa egingo dute goizeanhasi eta arratsaldera bitartean(09:30etik 17:00etara).Ekitaldiak Gaztelu Zahar pilotalekuanizango dira, baina euria eginez geroMerkatu Zaharrera eramango dutefesta.Sagar mota ezberdinak ezagutu etasagardoaren mundura biltzeko aukeraeskainiko diete bisitariei, eta horretarako hainbat ekitaldi prestatu dituzte.Sagar erakustazokarekin hasiko dira Sagarraren Festaren ekitaldiak. 09:30ean zabalduko dute, etabertako sagarrak jarriko dituzte ikusgai eta salgai. Gainera, sagardoa egiteko materiala ere izango da.10:30ean sagardoa nola egiten den erakutsiko dute. Sagardoa egiteko sagarrak gurdian eramangodituzte Gaztelu Zaharrera. Idiek tiratutako gurdia Abadia eremuko sagarrez beteta joango da.10:15ean aterako da Beltzeniatik, eta Zarpai Bandak lagunduta kalejiran joango dira pilotalekuraino.Txalapartariak izango dituzte han zain. Eta ondoren hasiko da sagardoa egiteko erakustaldia.Eskualdeko sagardoaSagar lehertzea ohitura zaharrei jarraituz egingo dute, Azkaingo Txopinondo sagardotegiko DominikLadagadecek emango ditu azalpenak. Igandean egindako sagar zukua 2012ko Bixintxo bestak arteezingo da dastatu, upeleratu eta ordura arte jasoko baitute.Hala ere, sagardoa dastatzeko aukerarik ez da faltako igandeko festan. Behe Bidasoan 2010eanegindako sagardoa dastatzeko aukera eskainiko dute hainbat sagardogilek. Gainera, goiz guztian 11:30ean, berriz, Bidasoako sagardozaleen kofradiako bigarren biltzarra egingo dute. Eta jarraian,Hendaian Kantuzek abesteko gogoz daudenak elkartuko ditu.Goiza bukatzeko sagardotegi bazkaria egingo dute, Josenri orkestrak animatuko du.SAGARRAREN FESTAZer. Sagarren erakusketa, sagardo dastatzea, Hendaian Kantuz...Non. Hendaian (Lapurdi).Noiz. Igandean.