Hoy degustación de manzanasen el resutaurante Roxario
Descripción
Eventos / XI. Sagar Uzta / Astigarraga / Sagardoetxea / cata guiada de manzanas / Restaurantes Roxario / Gabriel Durruty y Xabi Kamio
astigarraga degustación evento restaurante roxario sagar uzta sagardoetxea
Ficha
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2011-09-23
- Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-003655
Texto completo
Igandean tolaretako lanen hasiera ospatzeko Sagar Uztaren edizio berria antolatu du Sagardoetxeak Sagar Uztak hamaikagarren edizioa beteko du aurten eta Sagardoetxeak sagarra eta sagardoaren inguruko kultura Astigarragako kaleetan zehar zabalduko du tolaretako lanen hasiera ospatzeko. Txiki nahiz helduen-tzako prestaturiko jardunaldiekin, ekitaldi nagusiak igandean izango dira. Aurtengoan Sagar Uztak honako berrikuntzak dakartza, alde batetik, Euskal Herriko sagarren kata gidatua, sagarrekin egindako produktuak ere dastatzeko aukera izango delarik. Bestetik, I. Sagar Tarta Lehiaketa izango da eta azkenik, 'Ermañamendiko tolareetan zeharko ibilbide tematikoa' proiektu turistiko-kulturala aurkeztuko da. Gainera, gaur Sagartzea Elkarteko teknikariak eta Xabi Kamio enologoak, bertako sagar barietate ezberdinen kata gidatua egingo dute Astigarragako Roxario Jatetxean. Jarraian, Astigarragako hostalariek eskainitako eta sagarrekin egindako produktu ezberdinak dastatzeko aukera egongo da. Kata gidatua Euskal Herriko, batez ere, Gipuzkoako eta Iparraldeko sagar barietateen ezaugarri organoleptikoak ezagutzeko helburuz, Gabriel Durruty eta Xabi Kamio adituek apez sagarra, gordin txuria eta udare sagarra, sagarren kata gidatua egingo dute, beste sagar mota ba-tzuen artean. Era berean, sagar kata amaitu ostean, Astigarragako ostalariek eskainitako eta sagarrekin egindako produktu ezberdinak dastatzeko aukera izango da, bigarren urtez jarraian Sagar Uzta jaira batzen direlarik bertako sagarrekin eginiko elaborazioak eskainiz.